Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak Memoria Historikoaren euskal Legea aldarrikatu du «giza eta gizarte-zauri bat ixteko frankismoaren eta intolerantziaren biktimei»

1. argazkia
Mesa redonda "Memoria Histórica para una convivencia democrática" | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Memoria Historikoaren euskal Lege baten eta PSOEk proposatutako aldaketaren beharra aldarrikatu du gaur, Espainiako indarreko araudia osatzeko, «frankismoaren eta intolerantziaren biktimen giza eta gizarte-zauria ixtera behartuta ikusten dugulako gure burua».

Buruzagi sozialistak gogoeta hori egin du Ramón Rubial Fundazioak antolatutako «Memoria Historikoa elkarbizitza demokratikorako» izeneko mahai-inguruan, zeinetan María Márquez andaluziar legebiltzarkide eta Andaluziako Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legearen hizlariak zein Eduardo Ranz abokatu eta Memoria Historikorako Justizia Ministerioaren Aholkulariak parte hartu duten.

Hitzaldian zehar, Mendiak esan du lege hori beharrezkoagoa dela Euskadin, non diktadura frankistaz gain, ETAren terrorismoa sufritu zuten. «Egia eta terrorismoari zilegitasuna kentzea eskatzen dugu biktimei justizia ekartzeko eta drama hori berriz ez gertatzeko txertorik onena delako, eta, halaber, errepresio frankistarako eman ziren arrazoiei zilegitasuna kentzea eskatzen dugu», azaldu du.