partekatu
• Topaketa arrantzaleekin
Idoia Mendia arrantzaleei eskaini da euren proposamenak Espainiako Gobernuari eta Europari helarazteko
PSE-EEko idazkari nagusia Gipuzkoako kofradien ordezkariekin bildu da
Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusia sektorearen aldarrikapenak eta proposamenak Espainiako Gobernuari eta Europako erakundeei helarazteko eskaini da euskal arrantzaleei. Hala jakinarazi die Gipuzkoako kofradietako ordezkariei Getarian burututako bilera batean. “Zuen esanetara gaude”, esan die, euren eskaeren lotura eta bozgorailu izateko PSE-EEk duen “gaitasuna eta prestutasuna” azpimarratu ondoren.
Bilera horretan, Idoia Mendiak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan ditu sektorearen hainbat kontu tekniko, kuoten banaketa eta arraste-sareen kontrola, kasu. Itsasoko langileen lan baldintzez ere interesa agertu du, eta arrantzaleek belaunaldi aldaketaz duten itxaropenaz.
Idoia Mendiarekin batera bileran izan dira Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia eta Jon Azkue Industriako idazkari exekutiboa. Arrantzaleen aldetik, berriz, Eugenio Elduayenek eta Emeterio Urresti, hurrenez hurren Gipuzkoako Kofradien Federazioko eta Getariako Kofradiako presidenteak direnek, hartu dute parte topaketan.
Bilera buruzagi sozialistak Euskadiko enpresa zein lan esparruko ordezkariekin izan ohi dituen kontaktuen harira burutu da.