Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Idoia Mendia lehendakarigai hautatzea

Idoia Mendia: “Akordioa, bizikidetza eta aniztasuna gara, Euskadik behar duen segurtasun sarea”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak dioenez, PSE-EE da “autogobernuko azken 40 urteotan lortutako ongizate osoa pikutara ez joateko bermea”

1. argazkia
Mikel Torres, Pedro Sánchez e Idoia Mendia en Barakaldo | Foto: Socialistas Vascos

Gobernuko presidenteak, Pedro Sánchezek, berretsi egin du euskal autogobernuarekin eta Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearekin duen konpromisoa


Idoia Mendiak lehendakaritzarako bere hautagaitza aurkeztu du “akordio, bizikidetza eta aniztasunaren” berme gisa; “segurtasun sare" bat da hori euskaldunentzat, nazionalismoa "arazo iturri" besterik ez den bitartean.

Euskal Sozialisten idazkari nagusia, Idoia Mendia, izendatu dute PSE-EEren lehendakaritzarako hautagai Barakaldoko pilotalekuan burututako ekitaldi jendetsuan. Ekitaldian Pedro Sánchezek hartu du parte, PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuko presidente denak.

Euskal Sozialisten buruak azpimarratu du PSE-EE dela “Euskadiko progresisten funtsezko erreferentzia”, "ezker fidagarria, gobernatzen dakiena” eta “euskaldunentzat ezinbesteko alderdi” bilakatu baita.

“Gu gara pluraltasuna eta bizikidetza zaindu dezakegun bakarrak, Euskadi soziala eraikitzen duten politikak bermatzen dituena. Eta, horretarako, babes gehiagoren bila jarraituko dugu. Egonkortasunerako berme garelako, bai. Baina hori baino gehiago gara. Gu gara bermea azken 40 urteotako autogobernuan lortutako ongizate guztia pikutara ez joan ez dadin", nabarmendu du.

Eskerrik asko @sanchezcastejon egun hau nirekin partekatu nahi izateagatik. Euskadi lideratzeko asmoa duen proiektu honetan engaiatu nahi zinduket. Aliatuak izan behar ditut udaletan, aldundietan... Eta badut, ziur, egungo eta hurrengo Gobernuko presidentearena! #IdoiaLehendakari pic.twitter.com/UhgFDqtDLV

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 6, 2019

Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak bertaratutako 1.500 pertsonen aurrean azaldu du badela, aldeak alde, Euskadi eta Katalunia batzen eta komuna zaien gauza bat: sozialisten ekarpena, "bizikidetza, tolerantzia eta aniztasunean batasuna”, eta ziurtatu du Kataluniako bizikidetza-krisia “legeaz eta elkarrizketaz” gaindituko dela, ordena horretan.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia lehendakaritzarako hautagai izendatzeko ekitaldian Sánchezek esan du "Espainiako Gobernuaren konpromisoa, PSOErena, Gernikako Estatutua betetzea eta Euskadin autogobernua indartzea” izango dela. Eta zeharo konbentziturik azaldu da Idoia Mendia lehendakari izango dela erkidegoko hauteskundeetan, sozialistek “ideiak eta taldea” dituztelako.

Datorren #A10-ari begira, Pedro Sánchezek ohartarazi du “ahots progresista eta erabatekoa” behar dugula blokeoari amaiera emateko eta Espainian aurrerapenen etapa bati hasiera emateko. PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuaren jarduneko presidenteak gaur Barakaldon azaldu duenez, “blokeoak ditugu nonahi, ezkerretik eskubiraino, eta aurrera egingo duen gobernu progresista izateko modu bakarra PSOEren aldekoa da”.

“Espainia desblokeatu” nahi duenak, "justizia soziala, bizikidetza eta garbitasuna” nahi duenak Alderdi Sozialistari eman behar dio botoa, ihes egin behar du Pablo Iglesiasek saltzen duen “amarrutik”, lau bider gobernu sozialista bat eragotzi duena. Eta eskubiak “ez du erremediorik”. “Gobernatu ezin duenean, blokeatzera jotzen du. Eta gobernatzen duenean, eskubideak eta askatasunak murrizten ditu, komisioak poltsikoratzen ditu, are B diruz, legez kontrako finantzazioaren ondorioz”. Eta Riverarekin “izuak mirariak egiten ditu”, baina sozialistok ez gabiltz eskubiaren babesaren bila, “gutxiago oraindik ultraeskuinarekin hitzarmenak egiten dituzten antolakundeekin; ez badute alternatibarik, errespeta dezatela behintzat hauteskunde emaitza eta utz diezaiotela gobernatzen bozkatuen izan den zerrendari”.

Azken ahalegin bat eskatzen dizuet euren botoarekin justizia sozialean, bizikidetzan eta garbitasunean aurrera egiteko Espainia bat eskatu zen ahotsa oraindik ozenago entzun dadin #A10-ean. Utz diezaiogun aiene eta gaitzespenei. Alternatiba bakar bat dago Gobernu progresista baterako
⏩ href="https://twitter.com/PSOE?ref_src=twsrc%5Etfw">@PSOE.#AhoraEspaña pic.twitter.com/vPpBT4MSWp

— Pedro Sánchez (@sanchezcastejon) October 6, 2019