partekatu
• GALDERAK
Lurralde Antolamendurako Jarraibideak zabaltzeko jardunaldiak.
Eneko Andueza Lorenzok, Legebiltzarreko “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” taldeko legebiltzarkideak, Ganbara honetan indarrean dagoen erregelamenduaren babespean, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA egiten dio, Lurralde Antolamendurako Jarraibideak zabaltzeko jardunaldiei buruz.
JUSTIFIKAZIOA
Duela gutxi, zure sailak Lurralde Antolamendurako Jarraibide berriak zabaltzeko eta horien inguruan eztabaidatzeko jardunaldiak egin ditu Euskadiko hiru hiriburuetan, eta gaur egun izapidetzen ari da. Hiru jardunaldi horietan, LAJen aurrerapena aurkeztu du; izan ere, dokumentuaren alderdi eta gai esanguratsuenak sartu, eta horien inguruko eztabaida bultzatzeko eta ideia berriak jasotzeko. Aldi berean, eta helburu berdinerako, partaidetza prozesua bideratzen ari dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean, baita Eusko Jaurlaritzako Irekia atarian ere.
Hori dela eta, Legebiltzarreko talde honi Eusko Jaurlaritza kontrolatzeko dagokion zeregina gauzatuz, GALDERA HAU AURKEZTU DA OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO:
- Zer balorazio egiten du sailburuak zure sailak gauzatu duen Lurralde Antolamendurako Jarraibideak zabaltzeko jardunaldien emaitzen inguruan?