Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskal Sozialistek espero dute Patxi Lopezen hautagaitzari esker, PSOE eskuineko politiken aurreko aukera argia bihurtzeko prozesua hastea

1. argazkia
Ejecutiva del PSE-EE [Foto de archivo]

Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboak, gaur arratsaldeko bileran, PSOEren Batzorde Federalak hartutako azken erabakiak aztertu ditu, eta ondokoa nahi duela dio: Patxi Lopezen hautagaitza, orain arte jendaurrean jarritako bakarra, Alderdi Sozialistari laguntzea Gobernuaren eskuinari aurre egiteko moduan kokatzen, eta Espainiak behar dituen ezkerreko politika progresistak abian jartzen.

Euskal Sozialistek, oro har, Patxi Lopezekin dituzten lotura afektiboak ahaztu gabe, PSE-EEk "bakearen lehendakariaren" ibilbide politikoa nabarmendu nahi du, baita terroristen mehatxuagatik gogorrenak izan ziren euskal sozialismoaren urteetan izandako lidergoa, hitz egiteko duen gaitasuna eta erakundeetan duen esperientzia ere.

Batzorde Federalaren erabakiarekin bat etorriz, ekainean ebatziko den kongresu-prozesuari ekin dio PSOEk. PSE-EEren Batzorde Exekutiboaren ustez gehiegi atzeratu bada ere, alderdiko gainontzekoekin bat gatoz: elkarrekin jarraitu behar dugu PSOEko militanteek merezi duten prozesu demokratikoa osatu ondoren, eta herriarentzat emaitza onenak ekarriko dituen ideia eta proiektuak kontrastatuz.