Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Comisión Ejecutiva

Euskal Sozialiston ustez ezinbestekoa da RGIri buruz sakon eztabaidatzea behar duten guztiek jasotzen dutela bermatzeko

Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboaren ustez, ezinbestekoa da eztabaidatzea azken hamarkadetan sortu dugun gizarte-babes sistemari buruz; izan ere, gizarte-kohesiorako eta pobreziari aurre egiteko mekanismo nagusienetako bat da, eta Euskadiko Alderdi Sozialistak (PSE-EE) beti bultzatu du eta agertu da sistema horren alde.

1. argazkia
Comisión Ejecutiva PSE-EE FOTO: Socialistas Vascos

Gure gizarteak egiturazko eztabaidatik (zenbait kasutan, interesatua epe motzeko mozkin politikoengatik) haratago doan eztabaida bati aurre egin behar dio, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoei buruzko eztabaidari hain zuzen. Horren inguruan aritu gara Lanbide arteko Gutxieneko Soldata igo dutelako.  Benetako erronka ondokoa da: ezin da inor gelditu laguntzarik gabe oinarrizko  beharrei erantzuteko behar badu, eta behar ez duen norbaitek ez dezala jaso.

Alderdi politiko gehien-gehienek Eusko Legebiltzarrean erabaki dugu Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruz hausnartu behar dugula, eta Euskal Sozialisten eta EAJren artean sinatutako gobernagarritasun-akordioan ere horixe jaso genuen.

Azterketa horretan, gainera, ez da baztergarria Euskadin beste eskubide batzuk sartzeko aukera, esaterako, Gizarte Zerbitzuen edo Etxebizitzaren Legeek onartzen dituztenak. Ez da oraindik aplikatu lege bi horien politika-, araudi- eta aurrekontu-dimentsio osoa.  Dena dela, sistemaren jasangarritasuna bermatzea bezain garrantzitsua da behar berriak aztertzea. 2014an, dagoeneko, Euskal Sozialistok  horien inguruan aritu ginen. Gainera, jakin beharko genuke nola lortu gero eta pertsona gutxiagok izatea Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskatzeko beharra, nola amaitu laguntzak betikotzearekin, nola lortu jasotzaileen lan-txertaketa eta zer egin Lanbide gai horretan tresna efikazago izan dadin.

Laburbilduz, Errenta Bermatzeko Errentari dagokionez, gure ustez garrantzitsuagoa da gerora begira horren bideragarritasuna bermatzea, eta orain dela bi urte aipatutako kasu berriei arreta egitea, baita familia-egoera berrien ondorioz sortutako kasu berriei ere. Aipatutako kasuak egun baztertuta daude jabetza txikiengatik edo jasotzaileentzat mesedegarriagoak izan daitezkeen errenta balorazioengatik.

Euskal Sozialistok Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa KPIren neurri berean igotzea proposatu dugu.  Madrilen Lanbide arteko Gutxieneko Soldata % 8 igotzea sustatu dugu, eta ildo horretatik jarraituko dugu lan egiten, gure ustez, horri esker eta gerorako beste igoera batzuei esker, milaka langileen lan-baldintzak hobetuko dira, eta lan-merkatuan ezarri den behin-behinekotasunari egingo zaio aurre.

Baina Euskal Sozialistok aspaldi dugun kezka da langileen taldean gehitu egin dela Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren mendetasuna.  2016an, oro har, jasotzaileen kopurua txikiagoa izan da, baina ez lana izanda laguntza jasotzen dutenen kopurua, soldata ez baita diru-sarreren aurreikuspenetara heltzen.  12.000 euskal langile baino gehiago daude egoera horretan.

Hori dela eta, eztabaida ez da izango laguntza gehiago eman edo ez eman, lortu behar duguna da gaur jasotzen dutenek ez dezatela bihar horren beharrik eduki.  Horregatik egokitzat jo dugu gizarte-elkarrizketa sustatzea. Hori dela eta, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarako adosten den gehikuntza bazterketa-arriskuan diren pertsonekin lan  egiten duten elkarteei azalduko diegu, eta ezagutu behar dituzte, gainera, sarrera horien pean dauden langile txirotuak eta epe luzeko langabetuak erreskatatzeko planak.