Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

Euskal Sozialistok babesten dugun espetxe-ereduak pertsonaren duintasuna, birgizarteratzea eta berriz integratzea ditu oinarri

1. argazkia
La parlamentaria socialista, Alexia Castelo, en el Pleno del Parlamento Vasco | Foto: Parlamento Vasco.

Euskal Sozialistok babesten dugun espetxe-kudeaketako eredua honako printzipioetan oinarritzen da: pertsonaren duintasunean, herritartasunean, legezkotasunean, espetxe-erabileraren murrizketan, komunitatearen esparruan birgizarteratzean eta politika publikoen integrazioan. Halaber, ereduak leheneratze-ekintzak eta genero-ikuspegi gehitu behar ditu zeharka, emakume presoen egoera ikusarazteko eta hari arreta emateko.

Alexia Castelo Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko bozeramaileak Eusko Legebiltzarreko debatean azaldu duenez, espetxeen kudeaketa Eusko Jaurlaritzari transferitzeak (María Jesús San José sozialistak zuzentzen duen Justizia Sailaren erantzukizuna izango dena) aukera eman behar du politika integrala garatzeko.

«Espetxeen transferentziak politika integrala garatzeko aukera eman behar digu, leheneratzeko benetako politika soziala egiteko. Gizartea ez da ziurragoa bihurtzen zigortuak edo espetxeratuak diren pertsonen arabera, baizik eta delituak saihesteko gaitasunarengatik eta delitua egin duena jokabide hori berriz ez izatea lortzeagatik.  Erabat konbentzituta gaude askatasuna murrizteko zigorrak zigortuak berriz heztera eta gizarteratzera bideratzea dela egokiena gizarte demokratiko aurreratu baterako», adierazi du.

PSE-EEk zigorrak betetzearen alde jotzen du, baina uste dugu horrek humanizazio handiago bati lagundu behar diola:

  • Arreta pertsonalizatua bilatzen duenari eta laguntza soziosanitarioa, hezkuntzako eta prestakuntza bermatzen duena eta horiei lehentasuna ematen diena zigorraren gainetik
  • Osasun-zerbitzuak eskuratzea bermatzen duenari, gainerako herritarren baldintza berdinekin
  • Gaixotasun mentalak eta mendekotasunak dituzten pertsonen tratamendua hobetzeari laguntzen dionari
  • Tratamenduaren pertsonalizazioa eta gizarteratze-prozesuko laguntza sustatzen dituenari
  • Araubide irekiko zigorren betekizunaren alde egin duenari, gizarteratze-sare handia garatzen duenari, epaileei nahikoa berme ematen dienari araubide itxia betetzearen ordezko neurriak hartzeko aukera izan dezaten
  • Zigortuen gaikuntza, lan-ohituren harrera eta enplegugarritasunaren hobekuntza sustatzen duenari
  • Balioen araberako hezkuntza, aniztasunaren errespetua eta giza eskubideak sustatzen dituenari
  • Gizarteratze-sare sendoa sustatzen duenari, espetxetik irtetean bizitza errazteko eta aske egotean tratamenduen jarraipenari laguntzeko
  • Babes sozialeko sarea erabiltzeko oztopoak desegiteari eta haren erabilerari laguntzen dionari