Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskal Sozialistok positibotzat jotzen dugu kupoaren inguruko desakordioak konpondu izana, Gobernu akordioaren helburu garrantzitsua baitzen

Batzorde Betearazleak uste du beste pieza bat dela PSE-EEk egonkortasunaren alde egiten duen apustuan

Euskal Sozialisten Batzorde Betearazleak oso balorazio ona egiten du ordaintzeko dauden ekitaldietan kupoa likidatzeko eta Bost Urteko Lege berria onesteko akordioa lortzearen inguruan, gaur goizean Ogasun sailburuak hala iragarri duenez. Euskal Sozialistok uste dugu Euskadiko eta Espainiako Gobernuen artean kupoa eguneratzeko hartu den akordioaren bidez, sendotu egiten dela autogobernuaren aldeko apustua. Autogobernu hori euskaldunen eta Espainiako gainerako herritarren artean lortutako itunean oinarrituta egongo da, kudeaketaren erantzukizun-printzipioak eta gainerako erkideekin proiektu bateratuaren solidaritatea abiapuntu hartuta.

PSE-EEn uste dugu kupoaren inguruan dauden ezadostasunak konpontzea funtsezkoa dela sozialistek egonkortasunaren alde egiten duten apustuan, euskal erakundeen (maila guztietan) gobernurako akordioen oinarrian baitago. Gainera, Euskadin beste une politiko batzuetan nagusi izan diren hordagoetan edota alde bakarreko erabakietan ez bezala, ituna jardunbide politiko eraginkorrena eta herritarrei onura gehien ematen diena dela berretsi daiteke.

Akordioa oraindik Kontzertuaren Batzorde Mistoko alde biko organoan berretsi behar da, baina lehentasunez heldu beharreko eginkizuna zen Eusko Jaurlaritzaren ekintza bideratzen duten alderdientzat. Euskal Sozialista guztien helburua zen, eta hala geratu zen jasota EAJrekin legegintzaldi honetarako sinatu zuten gobernagarritasunaren itunean. Bi alderdiek dokumentu horretan finkatu duten kupoari buruzko ezadostasunen konponbidea, Kontzertu Ekonomikoaren garapenaren esparruan, “Hazkunde arduratsua eta gardena” lortzeko lehen konpromisoa da.

Euskal Sozialistok uste dugu Kontzertuaren berezitasuna Gernikako Estutua ekarri zuen itunaren beraren parte dela, eta horrek eman dio, hain zuzen ere, egonkortasun handiena herriari. PSOE osoak onartu du berezitasun hori, eta Granadako Adierazpenean hala gaineratu du.

Era berean, orain Euskadin berriz ireki dugun elkarrizketaren formula uste dugu aukera ona dela Espainiako Gobernuarekin harremanak normalizatzeko, eta gure autogobernuari erabat eragiten dioten konpontzeko dauden beste desadostasun batzuk konpontzeko. Ezadostasun horiek gobernagarritasun akordioan jasota daude; besteak beste, egiteko dauden transferentziak burutzea (bereziki negoziazio-fase aurreratuan daudenak eta lehentasunezkotzat jo direnak), eta hainbat legeren aurka aurkeztutako errekurtsoak erretiratzea, esate baterako, Polizia abusuen biktimen legearen aurkakoa (gutxi barru iraungiko da epea), eta Etxebizitzaren legearen aurkakoa (erabileraren jabetza kentzea zalantzan jarri da).

PSE-EEn, gainera, Gobernuko presidenteari eskatzen diogu autonomia-finantzaketa osoaren inguruan akordio batera iristeko. Hala, sistema justuagoa lortuko da, eta autonomia erkidego guztien beharrizanak aintzat hartuko dira.