Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea

PSE-EEren ustez posible da Euskal Sozialistek EITB berritzeko egin duten proposamena

1. argazkia
Rafi Romero, en una intervención en el Parlamento Vasco | Foto: Parlamento Vasco.

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen ustez, legegintzaldi honetan EITB guztiz berritu ahal da; PSE-EEk alderdi guztiei egin zien berritzeko proposamena orain dela bi urte; gainera, gobernagarritasun akordioan gain hartutako konpromiso bat da, eta oposizioan diren taldeek adierazi dute aktiboki parte hartu nahi dutela.

Arlo horretako Legebiltzarreko bozeramaile Rafi Romeron ustez, ona da goizen EH Bilduk diagnostiko bat aurkeztu izana, non berritzeko zenbait proposamen egin dituen. Gainera, proposamen horiek bat datoz PSE-EEko idazkari nagusi Idioa Mendiak jendaurrean aurkeztutako oinarrizko ildoekin.

“Errealitate soziolinguistikora egokitzea —egungoa eta orain dela 30 urtekoa oso desberdinak direlako eta euskara asko zabaldu delako—, teknologia berrietara egokitzeko beharra, benetako plantilla definitzea, entitatearen barruan ibilbide profesionala garatzea, errektoreak izendatzeko irizpide profesionalak eta euskal ikus-entzunezko industriaren eragilea izatea, ekoizle-etxeekin batera, izan dira gaur koalizio abertzaleak aipatutako zenbait gai, eta Sozialistok ere aipatu genuen gai horiei ekin behar zaiela zerbitzu publiko anitz, independente eta kalitatezkoa bermatzearren”, azaldu du Romerok.

Ordezkari sozialistak gogoratu duenez, 2015eko martxoan PSE-EEk egindako proposamenak gainditu nahi zuen gai jakinen inguruko eztabaida, "mamiari" ekin ahal izateko, hau da, irrati-telebista eredua modernizatzeko eta eguneratzeko beharra. Eztabaida horri ekingo zaio aurreikusitako lantaldea lanean hasten denean.

“Modu horretara izango da posible, gur eustez, beharrezkoa den eztabaidari ekitea eta osoki amaitzea, EH Bilduk egindako proposamenaren ostean; izan ere, Sozialisten proposamenarekin bat dator eta EAJk eta PSE-EEk adierazi dute aldaketen bidez oposizioko taldeek azalduko gaiei ekin behar zaiela”, amaitu du Romerok.