Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Sare sozialetan zeharreko desberdintasun eta indarkeria matxistei buruz

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:

1)  Aurrera egiten jarrai dezala hezkidetza eskolako ereduan, helburu gisa duena sexismoa gainditzea bere forma guztietan, genero berdintasuna lortzeko lan egitea eta genero indarkeria prebenitzea eta desagertaraztea eta, azken finean, berdin sexismo hori jatorri duen edozein indarkeriarekin. 

2)  Jarrai dezala indarkeria modu berriei heltzen eta horiei arreta jartzen, informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKTen) bidez, baita ziberjazarpenaren prebentzioan jarrai dezala, Euskal Herriko autonomia erdidegoko unibertsitatez kanpoko irakasleen formakuntza-jardueren bidez, Irakasleen Etengabeko Formakuntzarako Prest_Gara Planaren baitan, eta Hezkuntza Berrikuntzarako formakuntzaren Babes Guneen (Berritzeguneen) bidez. 

3)  Ekimenak garatzen jarrai dezala gazteen arteko bizikidetza positiborako, eskola-jazarpenaren aurretiazko detekziora eta prebentziora zuzendutakoak, bizikidetza sustatuz berdintasunean, balioetan oinarritutako hezkuntzan eta genero rolen analisian. 

4)  Jarrai dezala esku-liburuak eta protokoloak egiten, ikastetxeei tresna egokian emateko prebentzio- eta jarduera-estrategiak benetan definitzeko genero indarkeriaren, ziberjazarpenaren, babesgabetzearen, tratu txarraren, haurren eta nerabeen sexu abusuen aurrean, adin txikiko pertsonen babesean eskuhartzen duten gainontzeko eragileekin koordinatuta.