Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Euskal merkataritza txikia bultzatzeko premiazko neurri bereziak hartzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak iradokitzen die: 

  • Eskumena duten erakundeei merkataritzarekin lotutako fiskalitatea aztertzea Zerga Koordinazioko Organoaren baitan.
  • Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari «denda tradizional» eta «denda historiko» izendapenen ezarpena aztertzea, sektoreko eragileekin batera, Euskadiko Merkataritza Mahaian, bai eta merkataritza mota hori sustatzeko laguntza-irizpideak ere.
  • Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari sektoreko eragileekin eta bere eskumenen arloan lan egin eta adostea ordutegiei eta beherapen-aldiak ezartzeari buruzko irizpideak, Estatuko Gobernuarekin batera, Euskadiko merkataritzarako neurririk onuragarrienak hartzeko, eta, gainera, merkataritzaren sektoreko langileen bateraketa eta lan-baldintza duinak ahalbidetzeko.
  • Eusko Jaurlaritzari Euskadiko Aurrekontu Orokorretan gehitzea merkataritzaren sektoreari adostasun-maila handiagoa dakarkioten programak, neurriak eta laguntzak gehitzea, eta horiek onartzen diren plangintza-tresnetan txertatzea ere bai, merkataritzaren arloko aurrekontua, gutxienez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak duen hazkundearen ehuneko berdinean handitzeko.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Susana Corcuera