Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskara ikasteko doakotasunaren bidean urratsak egiteari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu da. [11\11\02\01\0131]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskara ikasteko doakotasunaren bidean urratsak egiteari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu da. [11\11\02\01\0131]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

1.- Jarraitu dezala, hizkuntzen Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren ardatzetan eta helduen euskalduntzearen oinarrizko curriculum-ean jarritako helburu komunikatiboak lortzeko, hiztunen arteko komunikazioa oinarri duen irakaskuntza-eredua  lantzen, egituratzen eta euskaltegiek egiten duten eskaintzara eramaten. Gidalerro horiek abiaburu, HABEren langai didaktikoen diseinua komunikazio-atazatan egituratuko da eta ikaslearen ahozko jardunaren lanketari lehentasuna emango. 

2.- Jarraitu dezala HAKOBAren bidez, eta sektoreko eragileekin elkarlanean, beharrezkoak diren urratsak egiten euskara ikasteko diru-laguntzan sistema hobetzeko eta bateratzeko, legealdi honetan, ikasleen abiaburu oinarri hartuz, maila gainditzen dutenen artean gutxienez (2016-2020) B2 arteko doakotasuna bermatuz. 

3.- Jarrai dezala HAKOBAren bidez helduen euskalduntzearen doakotasuna sustatzen ikas-prozesu eraginkorra burutu dutenen artean, zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrengan arreta berezia jarriz (langabetuak, etorkinak, larrialdian daudenak,... ).