Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

: Herritarrei euskara ikasteko sarbidea errazteari buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailari eskatzen dio herri ekimeneko euskaltegiekin eta autoikaskuntzako zentroekin euren lan baldintzak hobetzeko egindako akordioa KPIari doitzeko eta garaietara egokitzeko bidea jorra dezala 2024an adosten hasi behar den 2025-2029 akordio berriari begira.


2.- Eusko Legebiltzarrak Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailari eskatzen dio etorri berrien euskalduntzea sustatzeko:
a) AISA moduko programak indartu ditzala udalekin eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikarako sailarekin batera.
b) Harrera-protokoloetan euskara ikasteko bideak gehiago gizarteratu ditzala, eta azkenik,
c) Bereziki, herritarrekin harreman zuzena duten sektoreetan lanposturatu behar direnentzat eskaintza zabala eta eraginkorra indartu dezala.


3.- Eusko Legebiltzarrak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailari eskatzen dio helduen euskalduntze-prozesuarekin zerikusia duten arlo didaktikoak (ikas-materialak, ikas-metodologiak, garapen teknologikoak, ikas-modalitateak, ebaluazio-sistemak, irakasleen prestakuntza, etab) lantzen jarraitzea, euskaltegiekin elkarlanean, aurrera begira dauden erronkei aurre egiteko, besteak beste, esparru sozioekonomikoan, aisialdian, kirol-munduan, esparru teknologikoan, sektore publiko osoan, etab…