partekatu
• BESTE INIZIALAK
EUSKO LEGEBILTZARRAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA IRUÑEAN 2016K0 UZTAILAREN 7K0 GOIZALDEAN IZANDAKO GERTAKARIAK SEXU ABUSUTZAT (ETA EZ SEXU ERASOTZAT) JOTZEN DITUEN EPAIA DELA ETA
EUSKO LEGEBILTZARRAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA IRUÑEAN 2016K0 UZTAILAREN 7K0 GOIZALDEAN IZANDAKO GERTAKARIAK SEXU ABUSUTZAT (ETA EZ SEXU ERASOTZAT) JOTZEN DITUEN EPAIA DELA ETA
Ikusirik Nafarroako Probintzia Auzitegiaren epaiak sexu-abusutzat (eta ez sexu-erasotzat) jotzen dituela Iruñean 2016ko uztailaren 7ko goizaldean izandako gertakariak, Eusko Legebiltzarrak hau erabaki du:
- Eusko Legebiltzarrak erabateko babesa eta elkartasuna helarazten dizkie biktimari, bere senideei eta ingurukoei.
- Eusko Legebiltzarrak, errespetutik, adierazten du ez dagoela ados emandako epaiarekin, batez ere, gertakariak sexu-eraso delitu jarraitutzat jotzen dituelako. Zentzu horretan, adierazten du bat egiten duela Nafarroako Gobernuak iragarritako errekurtsoarekin. Halaber, adierazten du ados dagoela Fiskaltzak aipatu epaiaren aurka errekurtsoa aurkeztearekin.
- Eusko Legebiltzarrak ulertu egiten du emakumeek eta herritar guztiek epai honen ondorioz Buen etsipena eta sumindura.
- Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du erakunde guztiek jardun behar dutela emakume guztiek askatasun osoa izateko Buten eskubidearen esparruan, eta, beraz, aditzera ematen dugu erabat arbuiatzen dugula emakumeen askatasunen kontrako edozein eraso, sexistak zein bestelakoak.
- Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du duen konpromisoa aurrerantzean ere lanean jarraitzeko, egiazko eta benetako berdintasunaren alde, emakumeen eskubideen defentsan, eta desparekotasunak eta emakumeenganako egiten diren indarkeria mota guztiak erauzteko.