Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Denis Itxaso: “Turismoak ekartzen duen zati bat esku publikoetan utziko duen tasa baten alde gaude, gero turismoaren erakargarritasunerako eta jasangarritasunerako inbertitzeko”

Gipuzkoako zerrendaburuak aurpegira bota dio EH Bilduri: “lehen ez zenuten kondenatzen, orain terrorismoa egon zenik ere ez duzue onartzen”

Javier Hurtado sailburuaren hitzetan, “industria turistikoaren unerik onena bizi dugu Euskadin, 4,6 milioi bisitari izan ziren joan deneko urtean, eta kalitateko turismoa da, gainera, eta urte osoan banaturik dago”

1. argazkia
Javier Hurtado, Denis Itxaso y Azahara Domínguez. Foto: Socialistas Vascos

Datorren apirilaren 21eko hauteskundeetako Gipuzkoako zerrendaburua, Denis Itxaso, Euskadin tasa bat ezartzearen alde azaldu da, esku publikoetan uzteko turismoak ekartzen dituen diru-sarreren zati bat, oreka handiagoa izaten laguntzeko eta jomuga turistikoen jasangarritasuna hobetzera zuzendutako inbertsioak egiteko. “Helburua da Euskadira datorren turistak bere jomugaz gozatzea eta, aldi berean, euskal herritarrak onura ateratzea hark ekarritakoari. Tasa turistiko bat defendatzen dugu. Tasa horrek, gainera, ez du disuasio-efekturik izango, Euskadik ez duelako jomuga gisa prezioarengatik lehiatzen. Frogatuta dago ezaugarri horietako tasa bat aplikatzeak ez duela inolaz ere disuasio-efekturik sortzen turisten fluxuan”, nabarmendu du.

"#Euskadi-ren jomuga turistikoak gure baliabide kultural, gastronomiko eta naturalekin lehiatzen du.
Inor ez du ikaratu behar Euskadik jomuga orekatu eta jasangarria izaten jarrai dezan esku publikoetan geratuko den tasa turistiko batek".

?️@DenisItxaso#ErabakiaZureaDa #BozkatuPSE pic.twitter.com/sigHceKLrd

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 16, 2024

Denis Itxasok ekitaldi politiko batean hartu du parte Donostian Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarekin eta Azahara Dominguez Gipuzkoako Mugikortasun eta Turismoko foru diputatuarekin batera, eta “oso garrantzitsua” iruditu zaio turista kopurua nabarmen igotzen ari den lurralde baten karga-mugak planifikatzen jarraitzea.  “Turismoak aberastasun ekonomikoa dakar, gero eta pisu handiago du gure BPGn, jarduera-tasan eta enplegu-eskaintzan, eta eragin berezia du tokiko merkataritzaren sektorean. Tokiko merkataritzari merkataritza elektronikoaren gorakadak eragiten dion atzerakada eta kaltea konpentsa dezake”, adierazi du.

Bere hitzaldiak eskainitako abagunea baliatu du Itxasok EH Bilduri erantzukizunen bat har zezala eskatzeko ETAri eman zion babesarengatik. “Badakigu elkarbizitzan urratsak ematen ari garela eta Euskadi gizarte hobeagoa dela indarkeria gure bizitzetatik desagertu zenetik. Baina mingarria da, eta oso kezkagarria, EH Bildu nola toteltzen den eta duda nola egiten duen ikustea terrorismoa egon zela aitortzeko orduan, analisiak eta diagnostikoak horrenbeste maite dituenean. Lehen ez zuten ETA kondenatzen, orain terrorismoa izan zenik ere ez dute aitortzen”, adierazi du.

Ildo horretan, ETAren indarkeriak babes sozial bat izan zuela gogoratu du, egon izan ziren eta PSE-EEk beti koherentziaz kondenatu izan dituen eskuin muturreko edo GALen gisako beste terrorismo batzuek ez bezala. “Beraz, gizarte gisa gure ibilbidearekin bidezkoa eta ondradua izango litzateke EH Bilduk erantzukizunen bat hartzea bere gain horri buruz”, azpimarratu du.

“Eta ETAk izan zuen babes sozial hori muturreko nazionalismo horren erantzukizuna da. Babes horrek 50 urtez luzatu zuen terrorismoa. Hortaz, bihoakio hemendik nire aitortza Eneko Anduezari, Bilduren hautagaiak azaldu izan duen balio etiko ezaren aurrean irmotasunez erantzutean erakutsi izan duen autoritate politiko eta moralagatik”, esan du.

Javier Hurtadok, bere aldetik, Euskadin 100.000 familia baino gehiagori ogia ematen dien sektoreak, hots, “sozialistek azken hamarkadan kudeatu izan duen industria handi batek”, duen garrantzia azpimarratu du. “Eta balantzea oso positiboa da, industria turistikoaren unerik onena bizi dugu Euskadin, 4,6 milioi bisitari izan ziren joan deneko urtean, eta kalitateko turismoa da, gainera, eta urte osoan banaturik dago”.

Euskal Sozialistek jarritako eredua nabarmendu du, horren ezaugarriak baitira “iraunkorra izatea ingurumen, gizarte, kultura eta ekonomi aldetik, gure enpresek sinatzen duten eta kalitateko turismoa izaten laguntzen duen kode etiko batekin”. Datorren legegintzaldiari begira, berriz, turismo lege berri bat onartzeko eta tasa turistiko bat ezartzeko asmoak nabarmendu ditu, “punta-puntakoak izaten jarraitzeko sektorean gehiago inbertitzeko aukera emango digulako”, haren esanetan.