Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak kalitateko enpleguaren, inklusioaren eta justizia sozialaren aldeko apustua indartuko du 2027an

Sailaren aurrekontu-proiektua 1.338 milioi eurokoa izango da, %5,68 gehiago, lan aukerak zabaltzeko, pertsona zaurgarriak babesteko eta berdintasunean, segurtasunean eta lan osasunean aurrera egiteko
Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak: "Ez gara enplegua sortzearekin konformatzen: egonkorra, segurua, osasuntsua eta eskubideduna izatea nahi dugu; bizi-proiektuak garatzea ahalbidetuko duena"


1. argazkia

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak 1.338.141.000 euroko aurrekontua izango du 2027an, hau da, 2026ko 1.266.223.000 eurokoa baino %5,68 gehiago. Proiektuak sendotu egingo du pertsonen zerbitzurako politika ekonomikoa, eta indartu egingo ditu kalitateko enplegua sortzeko, desberdintasunak murrizteko eta pobreziari eta bazterkeriari aurre egiteko babes egokia bermatzeko jarduerak.

Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu denak nabarmendu duenez, “2027ko aurrekontuak Jaurlaritzaren arrasto aurrerakoia eta justizia sozialarekiko konpromisoa islatzen ditu. Ez gara enplegua sortzearekin konformatzen: enplegua egonkorra, segurua, osasungarria eta eskubideduna izatea nahi dugu; bizi-proiektu bat garatzea ahalbidetuko duena eta oztopo gehien aurkitzen dituztenengana ere iritsiko dena. Gure lehentasuna da pertsonak babestea, desberdintasunak murriztea eta aukerak zabaltzea Euskadiren aurrerapena partekatua izan dadin”.

PSE-EE buru duen sailaren kontuek hiru lehentasun nagusiri erantzuten diete: hazkunde ekonomikoari eustea eta bultzatzea, herritarren oinarrizko beharrei erantzutea, eta enplegua eta lan-baldintza duinak sortzen laguntzea.

Aurrekontuak justizia sozialarekiko konpromiso nabarmena islatzen du. 700 milioi euro bideratuko ditu Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemara, eta 514 milioi enplegu eta inklusio eremura. Partida horiei esker, pobreziaren aurrean oinarrizko babesa indartuko da, eta aukera berriak eskainiko zaizkie gizarte- eta lan-ibilbideak garatuko dira eta lan-merkatuan sartzeko oztopo handienak aurkitzen dituztenei.

Lanbide da enplegu eta inklusio politiken ardatz nagusia, 1.191,8 milioi euroko aurrekontuarekin. 2027rako mugarrien artean, honako hauek daude: langabeziako prestazioak eta subsidioak ohiko kudeaketan sartzea, Hobetzen eredua erakunde osoan aplikatzea, Enplegu eta Toki Garapeneko Planak hedatzea eta Enpleguari buruzko Euskal Legetik eratorritako tresnak garatzea.

Enplegu-politika aktiboak bereziki gazteei, emakumeei, 50 urtetik gorakoei, desgaitasuna duten pertsonei, bazterkeria egoeran edo arriskuan daudenei eta biztanleria migratzaileari zuzenduta egongo dira. 2027rako erreferentzia gisa ezarri du proiektuak erregistratutako langabezia murrizten laguntzen jarraitzea, Euskadin Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenen kopurua handitzen jarraitzea eta Lanbideren lan-bitartekaritza handitzea.

Trantsizio demografikoa, teknologikoa eta energetiko-klimatikoa

Helburu horiekin batera, sailak euskal lan- merkatua trantsizio demografiko, teknologiko eta energetiko klimatikoetarako prestatzen jarraituko du. Aurrekontuak lanerako prestakuntza-eredu berri bat, talentu gazte eta seniorra, Berritzelan Sarearen trakzio proiektuak eta ekonomia zirkularrari eta eraikuntza industrializatuari lotutako lan-aukera berriak bultzatuko ditu. Era berean, Enpleguaren Euskal Sarearen hedapena osatuko da, eta Enpleguaren Euskal Foroa finkatuko da, administrazioek eta eragile ekonomiko eta sozialek parte hartzeko gune gisa.

Gizarteratzeak eta laneratzeak 3,68 milioi euroko zuzkidura espezifikoa izango du Inklusiorako Euskal Sistemaren egituraketan aurrera egiteko, laguntzako ibilbide mistoak zabaltzeko eta zaurgarritasun egoeran dauden kolektiboei zuzendutako proiektu berritzaileak sendotzeko. Aurreikusitako jardueren artean daude Zainsare espazioen hedapena, migrazio seguruko kanalen bidezko lan-mugikortasuneko proiektuak eta inklusio sistemen arteko tokiko koordinazio mahaiak.

Aurrekontu-proiektuak, era berean, enplegu duinarekiko konpromisoa indartuko du. Lan eta Gizarte Segurantza arloak 131,2 milioi euro izango ditu elkarrizketa soziala eta negoziazio kolektiboa bultzatzeko, langile ahulenak babesteko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrean aurrera egiteko. Soldata Arrakalaren aurkako III. Plan Operatiboak 440.000 euro izango ditu, % 10 gehiago, eta honako jarduera hauek barne hartuko ditu: sentsibilizazioa, gizarte-eragileen prestakuntza, lan-bitartekaritza ez-sexista eta lan-ikuskaritzaren kanpainak indartzea diskriminazioaren aurrean.

Laneko segurtasunak eta osasunak enpleguaren kalitatearen funtsezko osagai izaten jarraituko dute. Osalanek 20,29 milioi euro izango ditu, eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2027-2032ko Euskal Estrategia lantzeari ekingo dio. Halaber, arrisku psikosozialei eta ergonomikoei buruzko kanpaina zehatzak garatuko ditu, prebentzioa enpresa txiki eta ertainetara, lan autonomora eta prebentzio-zailtasun handienak dituzten sektoreetara hurbilduko du, eta ikerketa eta profesional espezializatuen prestakuntza bultzatuko ditu.

Gizarte Ekonomiak 8,96 milioi euroko zuzkidura izango du eta zeregin estrategikoa izaten jarraituko du Euskadin eredu ekonomiko parte hartzaileagoa eta errotuagoa eraikitzeko. Aurrekontuari horren bidez, Gizarte Ekonomiako Sailarteko II. Plana garatu ahal izango da, eta Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank lagundu ahal izango da.

Ekonomia arloan, Euskadiko koiunturaren eta egiturazko erronken azterketa indartuko du sailak, aurreikuspen-eredu berrien, produktibitateari eta aldi baterako ezintasunari buruzko azterlanen eta Enpleguaren Kalitate Indize baten bidez. Era berean, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren justifikazioa eta likidazioa burutuko du, eta Euskadik Europako etorkizuneko Urte Anitzeko Finantza Esparruan izango duen parte-hartzea prestatuko du

Bestalde, Eustatek 18,68 milioi euro izango ditu 2027-2030 Plan Estrategikoa garatzeko, aldi bereko Euskal Estatistika Plana osatzeko eta datu katalogo bat abian jartzeko, berrerabilpena eta elkarreragingarritasuna errazteko. Gainera, soldata egiturarekin, aldi baterako ezintasunarekin eta kaleratzearen kostuarekin lotutako estatistika-eragiketa berriak diseinatzen hasiko da, politika publikoak bideratzeko beharrezkoa den ezagutza indartuta.

Aurrekontu-proiektu horrekin, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak hazkunde ekonomikoa, gizarte-kohesioa eta aukera berdintasuna uztartzen dituen estrategia finkatuko du. 2027ko kontuen helburua da ekonomia sendo batek enplegu gehiago eta hobeak izatea, gizarte babesak inklusiorako bide eraginkorrak erraztea eta etorkizuneko eraldaketei aurre egitea, inor atzean utzi gabe.