Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Amiantoa

Amiantoaren konpentsaziorako funtsak substantzia horrek eragindako langileak estaltzea adostu du PSE-EEk

1. argazkia
Gloria Sánchez interviene en el pleno de Parlamento Vasco | Foto: Socialistas Vascos

Amiantoaren konpentsazio funtsa eratzeko Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldearen bozeramaileak, Gloria Sánchezek, baieztatu du substantzia horren eraginpean egondako langileek kalte-ordaina jasoko dutela desgaitasunen bat edo, are, horrekin kontaktuan egoteagatik hil diren pertsonekin batera, kontaktua bere lanpostutik kanpo gertatu arren. Funtsean langileak sartzearen kontua, PSE-EEk konpentsazioak erreklamatzeko ibilbide luzean defendatzen zuena, kolokan egon zen Diputatuen Kongresuan izapidetzerakoan.

🗣️@gloria_marti : “Ez dira kanpo geratuko lanean horren eraginpean egoteagatik kalteak izan diren langileak, eta beraz, eremu horren barruan jasoko lirateke ingurumen eta familien eraginpekoekin batera, hasierako proposamenera itzuliz horrela”.  #amianto

✅#Cumplimos pic.twitter.com/gE0thkva2W

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) March 24, 2022

Gloria Sánchezek, Eusko Legebiltzarrean egin duen esku-hartzean, azaldu du PSOEko ordezkarien konpromisoa duela egoera hori zuzentzeko. “Ez dira kanpoan geratuko lanean horren eraginpean egoteagatik kalteak izan diren langileak, eta beraz, eremu horren barruan jasoko lirateke ingurumen eta familien eraginpekoekin batera, hasierako proposamenera itzuliz horrela”, azaldu du legebiltzarkide sozialistak.

PSE-EEren ordezkariak gogoratu du “lan zorrotz” bati ekin zitzaiola orain dela hiru legegintzaldi euskal Ganberan eta talde guztien babesa izan duela, eta orain funts hori Kongresuan onartuz islatu behar dela. Eta azaldu du frantziar ereduaren alde egingo dela, Estatu mailako funtsa aurreikusten duena, alegia. “Dagoeneko ekin zaio Diputatuen Kongresuaren Ponentziako lanari, eta espero dugu Amiantoaren Biktimen Konpentsaziorako Funtsa Sortzeko Legeak ahalik azkarren ikusiko duela argia”, adierazi du.

Gloria Sánchezen iritziz, eragindako langileak funtsaren onuradun izateko konpromiso horrekin “langileak eta euren familiak gertatu behar ez zen egoera batengatik konpentsatzeko hasierako helburura itzultzen da, Euskadin eta gainerako Espainian milaka kaltetu direlarik une haietan ez informaziorik ez behar bezalako babesik ez jasotzeagatik, hein batean ez zirelako ezagutzen substantzia horren eraginpean egotearen ondorioak”.