Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Venezuela

PSE-EEk goraipatu du Europako Parlamentuak Juan Guaidó aitortu izana Venezuelako barne-presidente gisa

Euskadiko Batzorde Betearazleak azpimarratu duenez, Euroganberak onartutako ebazpenak berariaz ukatzen du indarkeriaren erabilera barnean dakarren edozein proposamen

1. argazkia
Bandera de Venezuela

PSE-EEren Batzorde Betearazleak gaur goraipatu du Europa Parlamentuak Juan Guaidó aitortu izana Venezuelako barne-presidente gisa, eta aldarrikatu du Europar Batasunak rol handia bete behar duela akordio bat egiteko, zeinari esker, «presidentetzarako hauteskunde askeak, gardenak eta sinesgarriak egingo diren, denok adostutako egutegi zehatz batean, eragile denontzako baldintza-berdintasunean, gardentasunean eta nazioarteko behaketan oinarrituta».

Ramón Jáuregui akordioaren negoziazioko Sozialistak eta Demokratak Taldeko ordezkariak azaldu duenez, «sozialistok uste dugu Europar Batasunak bideratzaile-funtzioa bete behar duela, eskualdeko beste herrialde eta eragile nagusiekin batera. Amerikako Estatu Batuen rol ezberdina izan behar du. Horregatik, ebazpenean dei egingo diogu Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkariari, Federica Mogheriniri, presidentetza-hauteskundeen deialdiari lagunduko dion harreman talde bat sortzeko», azaldu du Ramón Jáureguik, akordioaren negoziazioko Sozialistak eta Demokratak Taldearen ordezkariak.

Parlamentuak onartutako testuak, euskal Batzorde Betearazleak nabarmendu duenez, uko egiten dio indarkeriaren erabilera dakarren edozein proposamen edo saiakerari. «Sozialistok eskatu dugu berariaz gehitzeko edozein indarkeria mota ukatzea. Barne-gatazkako arriskua oso handia da, eta nahitaez saihestu behar da elkarbizitza arriskuan jartzen duen edozein neurri», ziurtatu du Jáureguik. «Venezuelan, gainera, ia milioi erdi europar bizi dira. Ezin gara kaskarinak izan. Nire ustez, gure jarrera, Espainiarena eta Europarena, zuzena da», azpimarratu du.