Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

PSE-EE poztu egin da Euskadiko Trantsizio Energetikoaren eta Klimaren Aldaketaren Legea, klimaren larrialdiari aurre egiteko “bide-orririk” onena dena, onartu izateagatik

Arauak sozialisten proposamen garrantzitsuak jaso ditu, erregai fosiletako desinbertsioa eta 2045erako deskarbonizazioa lortzeko helburua, esaterako

1. argazkia
Daniel Senderos, junto a los parlamentarios Txarli Prieto y Alberto Alonso, Antxon Olabe y Mikel González de Egino.

PSE-EEko Trantsizio Ekologikoaren eta Klima Aldaketaren idazkariak, Daniel Senderosek, balorazio oso positiboa egin du Euskadiko Trantsizio Energetikoaren eta Klimaren Aldaketaren Legea Eusko Legebiltzarreko gehiengo handi baten babesarekin onartzeari buruz

Negoziazioan Euskal Sozialistek aurkeztutako proposamenak arauan txertatu izana azpimarratu du Senderosek, “sendotasuna eta anbizioa erantsiz urardoturik sortu zen testu bati”. Hala, 2045erako klima neutraltasuna lortzeko helburua edo erregai fosiletan desinbertitzea aipatu ditu ekimen horien artean, “klimaren aldaketaren kontrako legerik handinahiena eta funtsezko bide-orria bilakatuz”.

Trantsizio Energetikoaren eta Klimaren Aldaketaren Legea
?️Klimaren aldaketaren kontra borrokatzeko bide-orria finkatu dugu gaur
?Berotegi efektuko gasak murriztu
?Energia berriztagarriak sustatu
?Erregai fosiletako inbertsioei amaiera eman
?Aurrekontuen %2,5 helburu horietara bideratu pic.twitter.com/oKbgzOjIHx

— Grupo parlamentario Socialistas Vascos (@gpsv_parlamento) February 8, 2024

PSE-EEk alor horretan betetzen duen eginkizuna nabarmendu du bozeramaile sozialistak, eta alderdiak klimaren aldaketari aurre egiteko bultzatu izan dituen ekintza ugari ekarri ditu gogora. “Euskal sozialistok Euskadiko agenda politikoaren lehen lerroan jarri izan dugu eginkizun hori. Euskadin larrialdi klimatikoa deklaratzea, Arabako gas miaketa eta ustiakuntzei beti betiko agur esatea eta Garoña itxi eta eraistea bultzatu izan ditugu”, adierazi du. Eta autokontsumoaren eta komunitate energetikoen hedapena ere aipatu du, “politika sozialistei esker Euskadin errealitate direna”, Anduezaren hitzetan.

Alderdi guztiei Euskadin klimaren aldaketaren kontrako borrokan elkarrekin batera aurrera jarraitzeko deia egin ondoren, Alberto Alonso legebiltzarkideak legearen negoziazioan egindako lana goretsi du, “argi utzi baitu klimaren aldaketaren kontrako borrokan PSOEk eta euskal sozialistek duten lidergoa”.