Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Forum Europa-Tribuna Euskadi

Forum Europa-Tribuna Euskadi

Forum Europan Cristina Gonzalez eta Teresa Laespada Arabako eta Bizkaiko ahaldun nagusigaien eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako ahaldun nagusigaiaren aurkezpenean, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du “sakoneko erreforma batzuk egiteko” daudela identitate kontuez harago

Teresa Laespada: “Lidergo berri bat behar dugu, inertzia gutxiagorekin eta autokonplazentzia urriagorekin gobernatzeko, bizitasun, mestizaje eta modernitate gehiagoko bulkada politiko bati bide emateko”

Jose Ignacio Asensio: “Gipuzkoa ez dago dagoeneko iraganari begira; etorkizuneko ikuspegia du orain, eta aurre egin beharrean garen trantsizioei heltzeko estrategia eta aurrekontu aproposak ditu”

Cristina Gonzalezek zergen beharra azpimarratu du, “eskuinak arintasunez hartzen dituen horiek, guztiok ordaindu behar ditugun zergak, geure baliabideen arabera, duintasuna, berdintasuna eta askatasuna eskaintzen duten politika publikoak indartzeko”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a las candidatas a diputada general de Álava y Bizkaia, Cristina González y Teresa Laespada, y el candidato a diputado general de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio, en el Fórum Europa | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, deitoratu egin du EAJk eta Bilduk datozen udal eta foru hauteskundeei begira boto nazionalista eskuratzearren daramaten borroka, eta helburu hori Euskal Sozialistenarekin alderatu du, hain zuzen ere, Euskadik edozein kontu identitarioetatik urrundurik behar dituen erreforma garrantzitsuei heltzera zuzendurik dena eta herritarrak erdigunean jartzen dituena.   

“Nazionalistak elkarren artean borrokatzen direnean, euskal herritarrek galtzen dute. Eta ez gaude inolako aukerarik galtzeko egoeran, EAJ eta Bildu oso interesaturik daudelako hauteskunde hauek nazionalisten arteko borroka bat balira bezala azaltzeko. Euskadik sakoneko erreformak ditu egiteko, eta sozialistak gara erreforma horiek egiteko berme bakarra, erdigunean herritarrak jarrita, ez identitate-irrikak”, adierazi du. 

Buruzagi sozialistak badu fedea “erakunde ezberdinetatik proiektu berbera bultzatzeko koherentzian eta gaitasunean”, udalik txikienetik hasi eta Espainiako eta Europako gobernuetaraino. Eta hori, gaur-gaurkoz, “sozialistek bakarrik eskaini dezaketen kontu bat da”, Anduezaren esanetan. “Funtsezkoa da jendeak dituen arazoei erantzuna emateko”, azpimarratu du. 

Eneko Anduezak “Euskadi hobeago bat” eraikitzea proposatu du, funtsezko ardatz batzuetan oinarrituta, hala nola: hazkunde berde eta zirkularra, herrialdearen egituraketa hobeagoa konexio on batzuekin eta hiri-plangintza egoki batekin, eta zainketen eredu hobeago bat, indar eta kohesio handiagoko gizarte bat eraikitzeko. 

👉🏻 @NewEconomyForum erakundearen Gosari Informatiboa  #Bizkaia @txesalaespada #Araba @CristinaGnlz eta #Gipuzkoa @asensioji hautagaiekin eta @enekoandueza PSE-EEko idazkari nagusiarekin.

 #DefiendeLoQuePiensas pic.twitter.com/D1NwzADFs8

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 26, 2023

PSE-EEko idazkari nagusiak hobetzeko konpromiso horren adibidetzat jarri du Jose Ignacio Asensiok egindako lana, Gipuzkoa klima aldaketaren kontrako borrokaren abangoardian jarri izan duelako eta ekonomia zirkularra sustatzen duelako, eta baita Teresa Laespadak Bizkaian enpleguko politiketan egindako jarduna ere, GazteOn bezalako programa berritzaileei lotuta, gazte kalteberei lana bilatzen laguntzen diena. Cristina Gonzalezek Arabari eman izan dion bultzada ere azpimarratu du Anduezak, turismoa sustatzen edo baztertutako eskualdeetarako planekin, lurraldeari kohesio handiagoa emanez.  

“Esperientzia egiaztatua eta aurrerabiderako bokazioa. Aurrean izugarrizko erronkak dituen herrialde bat eraldatzeko bokazioa eta etorkizuneko trena galaraziko ez dioten erreformei heltzeko premia. Hori lortzea, ordea, sozialistek erakundeak gidatzeko izango dugun indarretik bakarrik etorriko da, ondo dakigu hori”, adierazi du.

Lidergo eraldatzailea

Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko hautagaiak, Teresa Laespadak, bere aldetik, esan du lurralde historiko hori “lidergo berri baten beharrean” dela, “inertzia gutxiagorekin eta autokonplazentzia urriagorekin” gobernatzeko, “bizitasun, mestizaje eta modernitate handiagoko” bulkada politiko bati bide emateko. “Azken batean, Bizkaiak lidergo eraldatzaile bat behar du, foru eskubideak pertsonen zerbitzura jartzeko. Bizkaia oparoago, inklusiboago eta ekonomikoki indartsuago izango den baten zerbitzura”, erantsi du.

Laespadarentzat, errealitate demografikoak begirada zabaltzea eskatzen du, baita erantzun bat ere. Erantzun hori Besarkatuz Itunaren proposamenean zehazten da, “adin guztientzako” Bizkaia bat eraikitzea jomugan duela, ekintzarako hiru haberekin: “hobeto hazi, hobeto bizi, eta elkar hobeto zaindu”.

Industria alorrean, erakunde arteko holding enpresarial eta sozial bat sortzea proposatu du, “Bizkaiaren zentralitate finantzarioa berreskuratzeko”, eta I+G+b alorreko inbertsio urtero %5 haztea Europaren estandarretaraino heltzeko, ABEEi laguntza ematea, II. Enplegu Plan bat ezarri eta garatzea, eta turismo industrialerako programa bat taxutzea.

Ingurumen alorrean, berriz, Ekonomia Zirkularraren Plana, Komunitate Energetikoen programa bat eta mugikortasun inklusibo eta jasangarrirako sistema bat dira bere apustua. Eta sozialistek Ermuako Saihesbidearekin eta Errekaldeko Saihesbidea erauztearekin duten konpromisoa azpimarratu du.

Zainketei dagokionez, Bakardadearen Arretarako Zuzendaritza bat sortuko duela hitz eman du, eta Gizarte Zerbitzu komunitario eta hurbilekoak ematen jarraitzea. Gizakidetza garatzeko duen nahia ere azpimarratu du, osasun eremuan Osakidetza dena gizarte-zerbitzuen eremuan ere antzeko sistema egon dadin.

Laespadak emakumeen berdintasunarekin eta askatasunekin duen konpromiso feminista ere nabarmendu du, eta zerga-erreforma baten bidez gehikortasunean sakonduko duen eta iruzurra eta zerga-ihesa kontrolatzen lagunduko duen politika fiskal berri bat ere iragarri du. Eta fortuna handiei zerga aplikatuko diela hitz eman du.

Gipuzkoa, etorkizunari begira

Jose Ignacio Asensiok esan du Gipuzkoa ez dela “dagoeneko iraganari begira; etorkizuneko ikuspegia du orain, eta posizionamendu egokia etorkizunerako, lehiakortasun eta aurrerabide gakoan, eta aurre egin beharrean garen hiru trantsizioei heltzeko erremintak, estrategiak eta aurrekontuak ditu”.

Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak esan du orain arte egindakoak lurraldea posizio egokian jarri duela ezinbestean heldu beharko dien hainbat erronkei heltzeko.

“Kudeaketa eraginkorra egin izan dugu, eta kudeaketa horrek etorkizuneko erronketarako egoki kokaturik egotera eraman gaitu. Izan ere, benetan axola zaionera zuzendu izan gara eta nahi dugun gizarte-eredua eraikitzeko ezinbestekoa den egonkortasuna eskaini izan dugu. Horregatik nahi dut lideratu Gipuzkoako Foru Aldundia: gehiengo sozialarentzako ongizate-gizarte bat lortzeko, aukera-berdintasunean, pluraltasunean eta pertsonen eskubideen defentsan oinarritutako balioen gainean eraikitako gizarte bat, alegia”, esan du.

Kalitateko enplegua 

Cristina Gonzalezek esan du prest dagoela Arabako Foru Aldundiaren buru izateko: “Prest nago, legegintzaldiaren balantze potolo batekin; nire foru taldeak marka guztiak hautsi ditu enpleguan, ekitaldietan, inbertsioetan, kultur programazioan, turismoan, merkataritzan eta Lurraldearen sustapenean”.

Eta prest azaldu da Alderdi Sozialistak bakarrik eskaini dezakeen politika integral bat gauzatzeko, Arabarekin, Euskadirekin, Espainiarekin eta Europarekin diren erakunde-erantzukizunekin osatuta. “Enpleguari eta laneko eskubideei kalitatea eransteko, zirkuitu progresista hori ziurtatu beharra dago erakunde guztietan”. 

Gonzalezek esan du zergak behar direla foru hauteskunde programan biltzen dituen 300dik gora proposamen gauzatzeko. “Zerga horiek eskuinak arintasunez hartzen ditu, guztiok ordaindu behar ditugun zergak dira, geure baliabideen arabera, duintasuna, berdintasuna eta askatasuna eskaintzen duten politika publikoak indartzeko”.