Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Abascalen eta Feijooren pelikula oso txarra da; bere helburua Europan lortu izan ditugun aurrerapen sozial guztiak suntsitzea da”

Idoia Mendiak EBn gutxieneko soldata bat izatea bezalako helburua proposatu du enpresen artean soldata baxuen arteko lehia saihesteko, eta baita langabeziarako europar aseguru bat ere

Maider Etxebarria: “Europatik ere aurre egin behar zaio eskuinak eta eskuin muturrak ingurumen arloan azaltzen duten negazionismoari”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, con la candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, la Secretaria General del PSE-EE de Álava, Cristina González, y la alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistak indartsuago izateko eta eskuina eta eskuin muturra prestatzen ari diren aliantzari aurre egin ahal izateko botoa eskatu du datozen europar hauteskundeetan. Buruzagi sozialistaren esanetan, Abascal eta Feijoo dira aurrerapen sozial guztiak pikutara bidaltzeko prest dagoen olatu erreakzionario horren protagonistak.

“Indartsuagoak izan beharrean gara Europan, eraikitzea hainbeste kosta izan zaigun Ongizate Estatu hori botatzera datozen eskuinari eta eskuin muturrari aurre egiteko. Aurpegi eta izenak dituen intrantsigentzia olatu honi aurre egin beharra diogu. Abascal eta Feijoo dira B mailako filma honetako protagonistak. Oso pelikula txarra da, ez dizuet gomendatzen. Uzten badiegu, horiek ez dute ezer utziko zutik, Atilak nola. Bere helburua Europan lortu izan ditugun aurrerapen sozial guztiak suntsitzea da”, adierazi du.

Gasteizen Idoia Mendia hautagaiarekin eta Maider Etxebarria alkatearekin batera parte hartu duen ekitaldi politiko batean, Anduezak botoa kontzentratzea eskatu du Euskadin PSE-EEk uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan lortu zuen garaipen bera berriro lortzeko, eta esan du “gorroto, esan-omenka eta gezurren, inboluziorako arriskuen, atzerakadaren eta murrizketen garaiotan konponbidea Europa Gehiago” dela, PSOEk hauteskunde hauetarako duen lema gogora ekarriz.

Euskal buruzagi sozialistaren hitzetan, pandemiak eragindako krisi sanitario zein ekonomikoa edo Errusiak Ukraina inbaditzeagatik argindarraren merkatuan edo prezioetan sortutako inpaktua bezalako egoeretan ikusten da ekintza koordinatu baten beharra dagoela Europar Batasunaren esparruan, dela txertoak bermatzeko, dela enplegua edo enpresen jarduera babesteko, dela merkatu energetikoa kontrolatzeari begira neurriekin erantzuteko.

“Bota ezazue begirada pixka bat atzera. Zer izango zen gutaz pandemian Europa osatzen dugun herrialde guztion ekintza bateraturik ezean? Zer gertatuko zen txertoekin? Zer izango zen hamarna milaka lanpostuez edo enpresez ABEErik ez balitz? Zer etorkizun izango genuen Next Generation funtsik eta krediturik gabe?”, galdetu du.

Eta etorkizunean etor daitezkeen arazoak konpontzeko Europa gehiagoren premiaz ohartarazi du: “Europa gehiagorekin etorkizun hobea eskaini diezaiekegulako gure seme-alabei, gure merkataritza- eta enpresa-ehunari, langileei, gure adinekoei, gutxien duten pertsonei eta euren bizilekuetatik urrun bizitza berri bat hasteko aukera baten bila etorri direnei… Europa da, zinez, ditugun arazo ugariri amaiera emateko behar diren konponbide horientzat bidea aurkitzeko era bakarra”.

Idoia Mendia: Enplegua eta lan-baldintzak

Europako Parlamenturako hautagaia, Idoia Mendia, Berreskurapen Planak etengabeak izatearen alde azaldu da. “Hori da gure hauteskunde-programako proposamenetako bat, Berreskurapen eta Sustapen Planak egiturazkoak bilakatzea, trantsizio ekologikoaren eta digitalaren bidez lanpostu berriak sortu daitezen, soldata onekin eta baldintza onekin gure industriaren eskutik”, azaldu du.

Enplegu eta Lan Sailean izan duen erantzukizunetik udalerriekin lan-baldintzen edo zainketen bezalako arloetan partekatu izan dituen bizipenak azaldu ditu Mendiak. 

“Udalekin landu izan dugu, kasu honetan Gasteizkoekin, eta eskerrak eman nahi dizkizut, Maider, eskainitako lankidetzagatik eta hiri honetako bizilagunen errealitatera horren ondo egokitu izanagatik. Eta, gainera, gure adinekoentzako eta horiek zaintzen dituztenentzako arretaren bezalako kontu delikatu batean, non eta interes publiko handia baina erantzun gutxi dauden arlo batean.

Zainketen Itun batez gain, Idoia Mendiak beste helburu batzuk ere aipatu ditu, adibidez gutxieneko soldata bat izatea enpresen artean soldata baxuen arteko lehia saihesteko, edo langabeziarako europar aseguru bat. Eta PPk erakusten duen sentiberatasun eza deitoratu du: “PPren duintasun, erruki, enpatia eta erantzukizun maila non dagoen galdetzen dut. PPk zergatik alboratu izan duen europar izpirituaren parte den gutxieneko humanismoa. Ez zaie ezer geratzen sozialdemokraziarekin batera Europaren egitasmoa sortu zuen Kristau Demokrazia hartaz”.

“Sozialistak gara Europa gehiagoren bermea. 780 proposamen baino gehiago ditugu, PPren sei orriko zehatzgabetasunen aldean. Beldurraren aurkako poztasuna gara. Horregatik, goazen guztiok ekainaren 9an botoa ematera, erakutsi diezaiogun beste behin Europari eskuin muturrak eta bere motozerrak ez dutela tokirik gure artean, eman dezala Euskadik demokraziaren eta duintasunaren lezio bat. Hori egitea lortu genuen uztailaren 23an, egin dezagun berriro ekainaren 9an. Izan gaitezen nazioarteko ultrari irabaztearen adibide Europarentzat”, esanez amaitu du.

Gasteizko alkate Maider Etxebarriak, bere aldetik, esan du “Europatik ingurumen arloan eskuinaren eta eskuin muturraren negazionismoari aurre” egin beharra dagoela. “Eskuin muturrak eta Alderdi Popularreko bere sozioek oso bestelakoa badiote ere, trantsizio energetikoak ez du kaltetzen gure ehun ekonomikoa, alderantziz baizik”. Eta Mercedes Benz enpresak Gasteizen 1.000 milioiko inbertsioa eginez “etorkizuneko furgoneta eraikitzeko eta aberastasuna eta enplegua sortzeko, Pedro Sanchezen gobernuak lortutako eta kudeatutako Europako laguntzen babesarekin egindako apustu irmoaren bidez bere historiako eraldaketarik handienari” nola helduko dion gogoratu du.

Etxebarriaren hitzetan, Alderdi Sozialistak hartu du bere gain trantsizio energetikoaren politiken lidergoaren erantzukizuna. “Klimaren ekintza betebehar bat da, baina baita aukera bat ere, aukera emango digulako berotegi efektuko isurpenak murrizteko, hirigune bizigarriagoak gaitzeko eta, nola ez, energia berriztagarriei eta eraikuntzari lotutako sektoreetan aukera ekonomiko berriak sortzeko”, esan du.