Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratiko Boulevard saioan

Eneko Andueza: “Espainia hautsi egingo zela zioten zoritxar-iragarleek erantzun irmoa jaso dute Euskadin eta Katalunian sozialistek lortu duten garaipenarekin”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, U23-ren hauteskunde orokorretan sozialistek Euskadin eta Katalunian lortu izan dituzten garaipenak Espainiaren batasuna arriskuan dagoela diotenentzako erantzun garbia izan direla azpimarratu du. “Oso esanguratsua da Espainia hautsi egingo dela eta, gainera, Kataluniatik eta Euskadik hautsiko dela esaten duten zoritxar-iragarle horiek denik eta erantzun onena jaso izana, erabateko bi garaipenekin, bai Euskadin, bai Katalunian”, adierazi du.

Espainia hautsi egingo zela zioten zoritxar-iragarleek erantzun irmoa jaso dute Euskadin eta Katalunian sozialistek lortu duten garaipenarekin.

@Boulevardeitb #Adelante #Aurrera pic.twitter.com/8zkkGFtsD1

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 26, 2023


Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean, Pedro Sanchezen inbestiduran konfiantza duela adierazi du Eneko Anduezak, eta beste indar politikoekin zabaltzen den negoziazio oro Konstituzioaren esparru barruan egingo dela gogoratu du. EAJ alderdiak Pedro Sanchezi eskatzen dizkion “erabaki estrategikoei” buruz egin dioten galdera bati erantzunez, Anduezak esan du erabaki horien artean daudela Lan Erreformaren edo Etxebizitza Legearen onarpena edo Europako funtsen kudeaketa, euskal ekonomia ere horretaz baliatzen ari delarik. “Garai politikoek ez dute gomendatzen deribatu horretatik joatea”, adierazi du “ameskeria subiranista” izatea iritzio dion eskakizunen harira.

Eta “espainiar gizarteari adarra jotzen jarraitzeari uzteko eskatu dio Nuñez Feijoori, PSOEri abstenitzeko eskatuz egin dion bezalako proposamenekin. “Orain dela lau egun, ETAren terroristak ginen ia-ia haren iritziz”, adierazi du.

Eta poza adierazi du PSE-EEk lortu duen “emaitza apartagatik”. “Horrek erakusten du bide onetik goazela, gauzak ondo ari garela egiten eta duela urte eta erdi ekin genion lana ari dela bere fruituak ematen”, adierazi du, ondoren Euskal Sozialisten helburua “Euskadi lideratzea eta lehendakari sozialista bat izatea” dela gogoratuz.