Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Ezin dugu utzi eskuin muturrekoen aliantzak suntsitu ditzan oraindaino gure historiako ongizaterik handiena ekarri dizkiguten ideiak”

Idoia Mendia: “Alternatiba sozialista Europa indartsu bat da, industria-estrategia komun, bidezko eta jasangarri bat duena, Inbertsio Estrategikoen Funts baten bermearekin”

Isabel Cadaval: “Nola liteke oraindik azaldu beharrean egotea ez garela gizarte duin bat izango emakumeenganako indarkeria ezabatzen ez dugun bitartean?”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, y la portavoz socialista en Basauri, Isabel Cadaval | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, justizia sozialaren aldeko aldarria egin du, duela 145 urte PSOE sortu zenetik espainiar sozialismoaren helburuetako bat delako, eta ekainaren 9ko europar hauteskundeetan PP eta Vox bezalako alderdiek Europak bere historian lortu izan duen gizarte-ongizate maila handiena suntsitzea saihestu behar dela.

“Ezin dugu utzi, ezin dugu utzi eskuin muturreko aliantza horrek ideia horiek suntsitzen, ziurrenik gure historiako gizarte-ongizaterik handienera ekarri izan gaituzten ideiak direnean. Euskadik, Espainiak, Europak inboluzio baterako arriskua dute. Oso ondo dakigu zer gertatzen ari den PP eta Vox bereak eta bi egiten ari diren udal eta autonomia erkidego askotan. Eta esan dut bereak eta bi ari direla egiten, ez gobernatzen. Benetan gobernatzen bada, guztiontzat gobernatzen delako. Ez gutxi batzuentzat bakarrik, orain ari diren bezala”, azaldu du.

Europar Batasunak ordezkatzen dituen balioak aipatu ditu Anduezak Basaurin Idoia Mendia hautagaiarekin eta Isabel Cadaval bozeramaile sozialistarekin partekatu duen ekitaldi batean. “Europaren funtsezko zati bat gara gu. Europa gara. Eta Europa gehiago izan nahi dugu. Europa gehiagok esan nahi duelako pluraltasun handiago, berdintasun gehiago, aniztasun gehiago, bizikidetza gehiago, aukera gehiago, etorkizun gehiago, berrikuntza gehiago, iraunkortasun handiago, zerbitzu publiko gehiago eta justizia sozial handiago”, aldeztu du.

Buruzagi sozialistak progresista guztien mobilizazioa eskatu du eskuinari eta eskuin muturrari erantzuteko. “Hau oso serio ari da jartzen, mobilizatu beharra dago oso beltz jartzea ez badugu nahi. Errealitate bat da, dagoeneko, eskuinaren eta eskuin muturraren arteko aliantza, motozerraren koalizioa Idoiak esaten duen bezala, guztioi mehatxatzen digun errealitate bat da, eta Europan eraiki dugun guztia desegiteko iritsi nahi du boterera”, adierazi du.

Ezin dugu utzi eskuin muturrekoen aliantzak suntsitu ditzan oraindaino Europako historiako ongizaterik handiena ekarri dizkiguten ideiak.

Euskadik, Espainiak, Europak inboluzio baterako arriskua dute. Oso ondo dakigu zer gertatzen den PP eta Vox elkarrekin gobernatzen direnean… pic.twitter.com/x1tspMRDPn

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 28, 2024

Eta partidua, zehazki, zerbitzu publikoekin akabatu nahi dutenen, “eurak bezala pentsatzen ez dutenen, ezberdinak izateagatik gorrotatzen dituztenen, berdintasuna gorrotatzen dutenen, gure herrialdean bizi den edonork lan eta soldata duin baterako eskubidea izatea gorrotatzen dutenen” eta “kalitateko zerbitzu publikoen sistema bat, mundu garbiago batean, ingurumenarekin begirunetsuagoa izango den batean bizitzea nahi dutenen euskaldunen” artekoa dela adierazi du.

“Biren arteko partida da: eurak, ultraeskuindarren klub hori, ala geu, sozialdemokrazia. Ez dago horiei aurre egiteko beste alternatibarik. Alderdi Sozialista da Europa barreiatu nahi duen olatu eskuindar horri harresia jartzeko gai den bakarra. Esku guztiak, boto guztiak behar ditugu harresi hori altuagoa eta sendoagoa izan dadin”, adierazi du Mendiak hautesleak iragan uztailaren 23ko emaitza errepikatzera animatzen zituen bitartean, PSE-EEk irabazi baitzituen Euskadin hauteskundeak.

Mendia: “Eskuinaren eskualdekako politikek edo politika nazionalek ez dute balio”

Idoia Mendiak, bere aldetik, trantsizio ekologiko bidezko baterako aukera emango duen eta enplegua eta gizarte-ongizatea babestuz trantsizio digitala ekarriko duen industria-estrategia baten beharra azpimarratu du. Eta esan du helburu horiek ezin direla lortu toki eta nazio mailako politikekin, eskuinak eta eskuin muturrak nahi duten bezala. Inbertsio Estrategikoen Funts bat eratzearen alde azaldu da. 

“Defendatzeko ez digute balio eskualde edo nazio mailako politikek, eskuin muturrak nahi duen eta PPk egiten uzten dion bezala. Aldaketetarako alternatiba ez da ezagutzen dugunari eustea. Alternatiba sozialista Europa gehiago da, Europa indartsuagoa XXI. mendean. Europa indartsu bat industria-estrategia komun, bidezko eta iraunkor batekin. Inbertsio Estrategikoen Funts batez bermatuta egongo dena Batasun osoan, pandemiaren edo energiaren krisiari emandako erantzuna partekatu zen moduan”, adierazi du.

“XXI. mendearen pare egongo den enpresa-industria eta -kultura bat” eskatu du Mendiak Txinaren eta Estatu Batuen nagusitasun teknologikoari erantzuteko: “Edo Batasunaren autonomia estrategikoa lortuko dugu Mas Europarekin, edo XX. mendera eraman gaituztenengatik zapuztuta geratuko gara eta trena galduko dugu. Edo Europa gehiagorekin, funts berri batekin inbertsio estrategiko bateratu gehiagorekin prestatzen gara, trantsizio berde eta digitalari justizia sozial gehiagorekin heltzen laguntzeko, kalitateko enpleguak sortuz, edo ez gara garrantzitsuak izango”.

Industria-birmoldaketaren garai zailak eta kohesio-funtsek langile asko nola babestu zituzten ekarri du gogora hautagaiak. “Eta aurrera atera zen Europaren babes irmoarekin, gure industria modernizatuz eta beste tokietatik etorritako pertsona askorekin milaka enplegu sortuz”, azpimarratu du.

Mendiaren esanetan, eskuinaren formulak ez du balio. “Eskuinak jendearen beldurrekin jokatzen dute beti edozein aurrerapen eragozteko. Baina Euskadiko askotariko sektoreetako langileekin eta sindikatuetako ordezkariekin egon naiz hizketan joan den egunetan, hauteskunde hauei buruz zer pentsatzen duten ikusteko. Eta industriako aldaketei baino beldur handiago diote gauza bati: PPk eta Europako Voxek dena ahal duenak salba dadila horrekin konpondu nahi izatea”.

Basauriko bozeramaileak, Isabel Cadavalek, esan du Europak gizarte “modernoa, inklusiboa, berdinzalea” eraikitzen lagundu behar duela, emakumeen aurkakoa bezalako indarkeriaren muturreko desberdintasuneko egoerei aurre egiteko prest egongo dena, eta ekitaldia egin den Azaroaren 25eko plaza, hain zuzen, emakumezko biktimei eskainita dagoela gogoratu du. “Nola liteke oraindik azaldu beharrean egotea ez garela gizarte duin bat izango emakumeenganako indarkeria ezabatzen ez dugun bitartean?”, galdetu du.