partekatu
Eneko Andueza: “Euskal hiritargoarentzat berri ona izango litzateke Alderdi Sozialista hurrengo Eusko Jaurlaritzan egotea”
Konkistatutako eskubide sozialak jasoko dituen Gernikako Estatutua erreformatzeko EAJk Konstituzioaren esparrua onartzeko duen jarrera nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadi Irratirako egin dioten elkarrizketan
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Estatutuaren erreforma Konstituzioaren esparrura zedarritzeak duen garrantzia azpimarratu du. Anduezak poza adierazi du nazionalistek agertoki horrekiko erakutsi duten errespetuagatik, eta euskal araua berritzeko orduan eskuratutako eskubide guztiak jasotzearen alde azaldu da.
“Ortuzarri arrazoizko zerbait entzun nion lehengokoan, prozesu hori Konstituzioaren barruan egongo zela. Berri ona da hori, Konstituzioa delako euskal eta espainiar herritarrok hitzartu izan dugun bizikidetza-esparrua”, adierazi du.
Euskadi Irratirako egin dioten elkarrizketa batean, Anduezak poza adierazi du esparru hori errespetatzen delako, Alderdi Sozialistak proposatzen zuen baldintzetan “berritzeko horizonte bat” zabaltzen delako haren iritziz, azken 45 urteotan konkistatu izan diren eskubide sozialak ere jaso daitezen. Anduezak esan du berritze horrek Euskadin “bizikidetzan eta ezberdinarekiko pluraltasuna errespetatuz bizitzeko oinarriak” ezartzeko balio behar duela.
Euskal hiritargoarentzat berri ona izango litzateke Alderdi Sozialista hurrengo Eusko Jaurlaritzan egotea, balio erantsi bat garelako.
Euskadi hobeago bat eraikitzen laguntzen dugu beti.
? @Boulevardeitb pic.twitter.com/JpDTrEfJ9Z
— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 24, 2024
“Hurrengo Estatutuaren oinarrien %90a adostuta genuen, autodeterminazio eskubidearen aldeko apustu horrek zapuztu zuen adostasun hori, hain zuzen ere. Horrek ez du euskal gizartearen gehiengo handiena ordezkatzen, sentimendu independentista minimoetan dagoelako”, gogoratu du.
Buruzagi sozialistak adierazi du sozialistak hurrengo Eusko Jaurlaritzan egotea “berri ona” izango litzatekeela euskal gizartearentzat, “balio erantsi bat garelako”. “Eseri egin behar gara, negoziatu egin behar da, hitz egin eta adostu egin behar da. Gu proaktiboak izan gara beti, eta Euskadi hobeago bat eraikitzen lagundu izan dugu, dela gobernutik, dela oposiziotik”, azaldu du.
PSE-EEko idazkari nagusiak esan du bere alderdia prest dagoela “edozein erantzukizun” hartzeko, “gobernuko alderdi bat garelako, alderdi arduratsua, kudeatzeko edozein erronkari heltzeko prest dena”, haren hitzetan. “Alderdi Sozialistak askotariko erantzukizunak bere gain hartzeko jende prestua dauka. Pentsamendu irekiarekin joango gara akordio on bat lortzeko, ez bakarrik sozialistentzat, baita euskal herritar guztientzat ere”, nabarmendu du.