Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Uztailean garaipena eman ziguten euskaldunei berriz ere konfiantza gugan jartzea eskatzen diet. Gauza bera dugu jokoan, gure eskubideak eta askatasunak”

Lehendakaritzarako hautagaiak, Gasteizen egindako ekitaldi batean: “nazionalismoaren alternatiba ezin da izan nazionalismo gehiago, sozialistek ordezkatzen dugun pluralismoa eta aurrerakoitasuna baizik”
Aroa Jiletek “erakundeen egonkortasuna, bizikidetza eta autogobernua” gakotzat jo ditu “Euskadin giro politiko on bat izateko”

1. argazkia
Eneko Andueza y Pilar Alegría, con Javier Hurtado, Maider Etxebarria, Aroa Jilete y Cristina González. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, dei egin die gaur iragan uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan Alderdi Sozialista Euskadiko alderdirik bozkatuena izatera eraman zuten herritarrei, berriz ere botoa eman diezaioten. Eta orduan botoa sozialistei ematera bultzatu zituzten arrazoiek orain ere indarrean jarraitzen dutela esan du. “Jokoan genituen pentsioak, lan-eskubideak, finean, gure askatasunak, gure eskubideak. Orain, jokoan dugu osasungintza, hezkuntza, segurtasuna. Botoa sozialistei ematera eraman zintuen modu berdin-berdinean, orduko hartan bezalaxe, konfiantza gugan jartzen jarrai dezakezu, guk ez dugulako nahi abenturarik, guk euskaldunek merezi duten mailan egongo den Euskadi bat nahi dugu”, azpimarratu du.

Garbi dago nazionalismoaren alternatiba ezin dela izan nazionalismo gehiago, sozialistek ordezkatzen dugun pluralismoa eta aurrerakoitasuna baizik.

Hemen ez dago jokoan EAJk ala EH Bilduk gobernatzen duen. Hemen jokoan dagoena osasungintza da, gure hezkuntza edo gure… pic.twitter.com/5HNedLnjdn

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 12, 2024

Eneko Anduezak ekitaldi politiko batean hartu du parte Gasteizen Pilar Alegria Hezkuntza ministroarekin eta Aroa Jilete Arabako zerrendaburuarekin batera, eta Euskadik zer behar duen eta aurrera nola egin nahi duen azpimarratu du, hori “soilik Euskadiko Alderdi Sozialistak bermatu” dezakeela esanez. “Euskaldunek benetan axola zaien gauzez arduratzen den gobernu bat izango duen etorkizun bat nahi dute, politika aurrerakoiak eta pertsonak erdigunean jartzen dituen gobernu bat, asmo bihoztunak, eraldatzaileak dituena Euskadiko herritar guztientzat, ez gutxi batzuentzat bakarrik”.

 “Jokoan EAJk ala EH Bilduk gobernatzen duen ez dagoen” hauteskundeen garrantzia azpimarratu du lehendakarigaiak. “Hemen, jokoan dagoena gure osasungintza, gure hezkuntza, segurtasuna, etxebizitza-politikak, enplegua, industria dira”. “Nazionalismoaren alternatiba ezin da izan nazionalismo gehiago, nazionalismoaren alternatiba ezin da izan independentismoa. Alternatiba pluralismoa da, aurrerakoitasuna da. EAJren eta EH Bilduren alternatiba Alderdi Sozialista da”, esan du.

Ildo horretan, esan du “sozialista bozkatzea seguru jokatzea” dela. “Gu gara egonkortasuna, pluraltasuna eta kudeaketa ona bermatzen duten bakarrak, eta datuek erakusten dute Euskadik duela Espainiako langabezia-tasarik baxuena, babesa duen jende gehiena DSBEri esker, 17.000 gazte emantzipatu ahal izan direla politika sozialistei esker, Euskadin eraikitzen dela Espainian egiten diren babestutako hiru etxebizitzetatik bat, Euskadin gero eta gehiago erabiltzen dela garraio publikoa deskontuei esker”, azaldu du.

Aroa Jiletek, bere aldetik, esan du sozialistek “oparotasuna sortu” nahi dutela inbertsioetan, enpleguan, hezkuntzan, zientzian eta ikerketan. “Horretarako guztirako, giro on bat sortu behar da erakundeen egonkortasunarekin, bizikidetzarekin eta autogobernuarekin”. “Euskadik autogobernu berezi bat duelako dituen eskumen zabalengatik, eskuin muturrak eta muturreko eskuinak mehatxatutako autogobernu bat, alegia, autogobernua murriztu eta zentralizatzea nahi dutelako. Sozialistek argi eta garbi adierazten dugu: ez independentismorik, ez zentralismorik, autogobernua maiuskulekin”, azpimarratu du.