Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal Herriko hainbat industria-enpresa pairatzen ari diren egoera larriari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0212]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskal Herriko hainbat industria-enpresa pairatzen ari diren egoera larriari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0212]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak, hainbat euskal enpresa (La Naval, CNA, XEY, CEL, Ofita, Ingemar, General Electric…..) izaten ari diren egoera larriaren aurrean, bere babesa adierazten die kaltetutako pertsona langileei, hala nola beren familiei, eta konpromisoa hartzen dute erakunde publikoek eta eragile sozioekonomikoek kasu guzti-guztiak kudeatu ditzaten, bakoitzari dagokion arduraz. Erakundeoi dagokigu, nork bere eskumenen eremuan, laguntzea, bermatzea, mesede egitea eta konponbideak bilatzea, etorkizun industrial bideragarria eta lanpostuen mantentzea bermatuko dutenak. Parlamentu honek uste du euskal industriak oro har, krisian dauden enpresek eta langileek erakunde honen eta gizarte osoaren babesa merezi dutela. Horregatik guztiagatik, Eusko Legebiltzarrak: 

  1. Kezka adierazten du eta elkartasuna helarazten die eragindako langileei, baita bere babesa ere lanpostuei eta jarduera industrialari eusteko ahalegin guztiei.
  2. Eragile guztiei eskatzen die, konponbideak hartu bitartean, beharrezko neurriak biltza ditzatela, eragina ahalik eta txikiena izan dadin kaltetutako pertsonen egoera familiarrean, pertsonalean eta lanekoan.
  3. Administrazioei eta inplikatutako eragile guztiei eskatzen die elkarlanean eta aktiboki aritu daitezela jarduera produktiboa bermatzeko eta lanpostuei eusteko, jakinik enplegu-galerak, eragindako pertsonentzako zorigaitza izateaz gain, modu globalean kalte egiten diola krisian dauden enpresen inguruari.
  4. Enpresa horien zuzendaritzei eta jabeei eskatzen die beharrezko ahalegin guztiak egin ditzatela eta modua bila dezatela Euskadin dituzten lantegietako jarduera mantentzeko. Halaber, eskatzen die berretsi dezatela Herriaren garapen ekonomiko eta sozialarekiko eta enpleguarekiko beren konpromisoa.
  5. Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, bere eskumenen eremuan, jarduera industrial osoa berreskuratzea ahalbidetu dezaketen tresnak eta krisi honen langileen egoerarekiko eragina txikitzen lagun dezaketenak erabil ditzala (aholkularitza juridiko eta teknikoa, kredituak…). Era berean, garrantzitsutzat jotzen du egoki diren bitartekeritza- eta interpelazio-kudeaketa guztiak egitea, enpresek langileekin benetako negoziazioari ekin diezaioten, jarduera produktiboa eta enplegua mantentzea bermatuko duena.
  6. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari eskatzen dio, deslokazlizaziorako edo enplegu-suntsiketarako arriskuaren aurrean, berrikusi ditzala eragindako enpresekin dituen kontratu-akordio edo dirulaguntza gisako harreman ekonomiko guztiak.
  7. Beharrezkotzat jotzen du enpresek langileekin arrazoizko baldintzetan negoziatzea, lan-baldintza duinak bilatze aldera, era berean enpresari zailtasun-egoerari aurre egiten ahalbidetuko diotenak. Halaber, enpresa-zuzendaritzei eskatzen die uneoro langileak eta erakundeak informatuta izan ditzala eman litezkeen albiste eta aurrerapenen inguruan.
  8. Euskal enpresa ehunarekiko konpromisoa berresten du, gure ekonomiaren motore gisa. Gure enpresek egunero egiten duten ahalegina ezinbestekoa da Herriaren berraktibatze ekonomikoa finkatzeko.