Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Lege Proiektuaren azken xedapenetako lehenengoari 13. paragrafoa gehitzeko zuzenketa

GEHITZEKO ZUZENKETA

Azken xedapenetatik lehenengoari 13. paragrafo berria gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«13.- Aldatu egiten da testu bategin horren 197 quinquies artikuluaren 3. paragrafoaren azken lerrokada, okupazio pribatiboaren eta jabari publikoa erabiltzearen tasari buruzkoa, eta honela idatzita geldituko da:

“Likidazioa sortzapenaren unean egingo da. Emakidak eta baimenak urtebete baino epe laburragorako ostalaritza-jardueretarako edo kirol-probak egiteko ematen direnean, tasaren likidazioa jabari publikoa okupatzeko edo erabiltzeko aldia amaitu eta hurrengo hilabetean egingo da. Emakidak eta baimenak urtebeterako edo gehiagorako ematen direnean, tasa uztailean eta urtarrilean likidatuko da, aurreko sei hilabeteak amaitu ondoren.”»