partekatu
• ZUZENKETAK
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Lege Proiektuaren azken xedapenetako lehenengoari 14. paragrafoa gehitzeko zuzenketa
GEHITZEKO ZUZENKETA
Azken xedapenetatik lehenengoari 14. paragrafo berria gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:
«14.- Aldatu egiten da testu bategin horren 197 quinquies artikuluaren 5.1.2 paragrafoa, okupazio pribatiboaren eta jabari publikoa erabiltzearen tasari buruzkoa, eta honela idatzita geldituko da:
“5.1.2.- Emakidaren xede diren instalazioak lurpean daudenean eta lurrazalean askatasunez ibiltzea eragozten ez dutenean, eraiki gabeko azaleraren okupazioari dagozkion kuotak % 50eko murrizketarekin aplikatuko dira. Lurpeko kanalizazioetan metro lineal bakoitzeko gutxienez m2 bat zenbatuko da. Erakunde publikoek ura hornitzeko eta saneatzeko lurperatutako kanalizazioetan, gutxienez 0,20 m2 kuantifikatuko dira kanalizazioko metro lineal bakoitzeko.”»