Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

ALDATZEKO ZUZENKETA aurkezten dizkiote ekainaren 10eko 5/1981 Legea, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzkoa, aldatzeko lege proposamenari. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/09/02/02/0006]

Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek honako ALDATZEKO ZUZENKETA aurkezten dizkiote ekainaren 10eko 5/1981 Legea, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sortzeari buruzkoa, aldatzeko lege proposamenari. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/09/02/02/0006]

ALDATZEKO ZUZENKETA 

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako  Baltzua sorrarazteari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 6. artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko artikulu bakarrari, ondoren doan bezala idatzita geratzen dena:

Honako hau dion lekuan: 

“Baltzuaren Arduratze-Batzordean Autonomia-Elkarteak izenpetutako domu-zatiari dagozkion batzordekideak Jaurlaritzak, Industria Saileko titularraren proposamenari jarraiki, izendatu eta hala behar izanez gero kenduko ditu, Ekonomia, Herri-ogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakin araziz. 

Ekonomia sozialaren ordezkari bat egongo da Administrazio Kontseiluaren kideen artean. 

Bere helburuak hobeki betetzeko, Baltzuak itzala eta lanbide-gaitasuna aitortzen zaizkienez osatutako Urgazte-Batzorde bat izendatuko du Legebiltzarrari adierazi ondoren. 

Jaurlaritzak, bestalde, Baltzuko Arduralari-Batzorderako izendapenen berri emango dio Batzordeari.”

Ondorengo beste hau esan behar du: 

“Administrazio Kontseiluak, beste enpresa elkarte batzuen ordezkariez gain, Ekonomia Sozialeko ordezkari bat jasoko du. Ordezkari hori Ekonomia Sozialeko alorrean eskumena duen Jaurlaritzako saileko titularrak proposatuko dio Industria alorrean eskumena duen Jaurlaritzako saileko titularrari. 

Baltzuaren Arduratze-Batzordean Autonomia-Elkarteak izenpetutako domu-zatiari dagozkion batzordekideak Jaurlaritzak, Industria arloan eskumena duen Saileko titularraren proposamenari jarraiki, izendatu eta hala behar izanez gero kenduko ditu, eta horren berri emango dio Eusko Legebiltzarreko dagokion Batzordeari. 

Bere helburuak hobeki betetzeko, Baltzuak Aholku Batzorde bat izendatuko du, itzala eta lanbide-gaitasuna aitortzen zaizkien pertsonek osatutakoa, Eusko Legebiltzarrari adierazi ondoren. 

Jaurlaritzak, bestalde, Baltzuko Arduralari-Batzorderako izendapenen berri emango dio batzorde parlamentarioari.” 

ZIOA: legegintzako hobekuntza teknikoa.