partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, EITBren 2017-2020 epealdirako plan estrategiko bat eskatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0058]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, EITBren 2017-2020 epealdirako plan estrategiko bat eskatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0058]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak EiTBren Zuzendaritza Nagusiari eskatzen dio EiTBren kontrolerako Batzordean hilabeteko epean aurkez ditzala 2013-2016 Plan estrategikoaren diagnostikoa, ondorioak eta balorazioa, hala nola 2017ko lehen bilkuraldian aurkeztu beharreko 2017-2020 plan estrategiko berria egiteko egutegia eta metodologia.