Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, EITBren erreforma integrala egiteko ponentzia bat sortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0024]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, EITBren erreforma integrala egiteko ponentzia bat sortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0024]

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du 2016ko ekaineko bere erabakia, EiTBren erreforma integralerako eztabaida irekitzekoa, Euskal Irrati Telebistaren zerbitzu Publikoa emateko eraginkortasun handiagoa lortzeko helburuaz.

2.- Eusko Legebiltzarrak Erakundearen erreforma eztabaidatuko du, horretarako EITBren kontrolerako Batzordearen baitan sortuko duen ponentzia baten markoan. Bertan, besteak beste, ondorengo gaiak landu ahal izango ditu:

  • Erakundearen iraunkortasuna eta efizientzia
  • Zuzendaritza-organoen aukeraketa, kontrola eta gardentasuna
  • Eskaintza egokitzea errealitate soziolinguistiko berrira, hala nola aldaketa eta teknologiaren erabilera berrietara
  • Aldaketak enpresa- eta antolakuntza-ereduan
  • Euskal ikusentzunezko industria sustatzea eta babestea