Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Hizkuntza normalizaziorako politiken koordinaziorako batzorde komuna sortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0015]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Hizkuntza normalizaziorako politiken koordinaziorako batzorde komuna sortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0015] 

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

1.- Euskararen lurralde osoan euskararen erabilera bultzatu eta hizkuntzen arteko bizikidetza ahalik eta orekatuena eraikitzen jarraitzeko helburuarekin, segi dezala hizkuntza politiken arloko erakunde arteko lankidetza sendotzera bideratutako jarduerekin:  

  1. Behar diren urratsak eginez jadanik Nafarroako Gobernuarekin duen lankidetza-akordioa sendotzeko. 
  2. Euskararen Erakunde Publikoarekin duena sustatu eta areagotzeko. 
  3. Hiru aldeek egoki irizten dituzten lankidetza-hitzarmenak garatuz eta une bakoitzean hiru lurraldeetako herri-erakundeen arteko elkarlana bideratuz. 

2.- Aipatutako lankidetzak hiru erakunde publiko horien erabakitzeko autonomia eta funtzionamendu-arauak errespetatuko ditu, eta, lankidetza zehazteko orduan, kontuan izango da eremu bakoitzeko egoera soziolinguistikoa eta Eskualdeetako Hizkuntzen edo Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna.