partekatu
• ZUZENKETAK
ZATIKAKO ZUZENKETAK aurkezten dizkiote otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legea aldatzeko Lege Proposamenerako testu bateginari. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. Espedienteak: [11\09\02\02\0001] eta [11\09\02\02\0008]
Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak talde parlamentarioek honako ZATIKAKO ZUZENKETAK aurkezten dizkiote otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legea aldatzeko Lege Proposamenerako testu bateginari. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. Espedienteak: [11\09\02\02\0001] eta [11\09\02\02\0008]
- ZUZENKETA. EZABATZEKOA:
Ezabatu egiten dira Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legea aldatzeko lege-proposameneko Zioen Azalpeneko honako paragrafo hauek: lehena, bigarrena, hirugarrena, laugarrena, zazpigarrena, zortzigarrena, bederatzigarrena, hamargarrena eta hamaikagarrena.
ZIOA: Testua hobetzea.
- ZUZENKETA. GEHITZEKOA:
Bi paragrafo berri GEHITZEA, SEI bis eta SEI ter, otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legea aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko Zioen Azalpenari, horrela:
Aintzat hartuta jarduera publikoan gardentasun gehiagorako eskari soziala, hala nola Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren erregimen juridikoko zenbait aspektu aldatzea komeni dela, beharrezkoa da, batetik, independentzia eta inpartzialtasun objektiborako printzipioak bermatzera bideratutako neurriak sustatzea, ahalbidetuko dutenak Euskal Sektore Publikoko jarduera ekonomiko-finantzarioa kontrolatzeko eta fiskalizatzeko kontrol-organoak indartzea, eta bestetik, bere kudeaketa administratiboan, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren funtzio propioak Eusko Legebiltzarrari zabaltzea, hala nola bere menpeko erakundeei, Epaitegiak jarduera ekonomiko-finantzario eta kontableei egiten dien kontrol fiskalizatzailearekiko duten menpekotasun-irizpidea bateratuz Euskal Sektore Publikoari eta Eusko Legebiltzarrari.
Horretarako, Kontu Epaitegiko kide aukeratua izateko betebehar berriak ezartzen dira. Helburua da Lege honen jomuga nagusia lortzea, Eusko Legebiltzarraren Bilkuraren hiru bostenen aldeko botoa beharrezkoa izanik. Halaber, legebiltzar-taldeek proposatutako pertsona edo pertsonak aukeratuak izan aurretik, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiarekin harremanei dagokion Batzordean agerraldia egiteko betebeharra ere aurreikusten da, hautagaitza azaltze aldera.
ZIOA: Legegintzako hobekuntza teknikoa eta Lege Proposamen honen ekarpen nagusiak Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko otsailaren 5eko 1/1988 Legean txertatzea.
- ZUZENKETA. ALDATZEKOA:
ALDATU egiten da otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legearen bigarren ataleko bigarren artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko lehen artikulua, eta horrela geratzen da:
- Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Legebiltzarrari lagundu eta berau fiskalizatuko du, hertsiki administratiboak diren bere funtzioei lotutako jarduera ekonomiko-finantzarioaren kontrolean.
ZIOA: Gainontzeko zuzenketekiko koherentzia.
- ZUZENKETA, EZABATZEKOA :
Ezabatu egiten da otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legeko laugarren artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko bigarren artikuluko zati bat:
Honako hau dion lekuan:
- Artikulua. Jarduna.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak bere eginkizunak egikarituko ditu independentziaz eta ordenamendu juridikoarekiko guztizko menpekotasunez.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren beraren kontuen azterketa Eusko Legebiltzarrak hartuko du bere gain, eta hari bidaliko dio horretarako, lege honetako 13.2 artikuluan aipatzen den urteko txostenaren eranskin gisa. Eusko Legebiltzarrak jarri beharko du bere benetako fiskalizazioa bermatuko duen mekanismo egokia.
Ondorengo beste hau esango du:
- artikulua. Jarduna.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak bere eginkizunak egikarituko ditu independentziaz eta ordenamendu juridikoarekiko guztizko menpekotasunez.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren beraren kontuen azterketa Eusko Legebiltzarrak hartuko du bere gain, eta hari bidaliko dio horretarako, lege honetako 13.2 artikuluan aipatzen den urteko txostenaren eranskin gisa.
ZIOA: Gainontzeko zuzenketekiko koherentziaz.
- ZUZENKETA. ALDATZEKOA:
ALDATU egiten da otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legeko hamargarren artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko hirugarren artikulua, eta horrela geratzen da:
- artikulua. Fiskalizazioaren gai izango direnak.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak gai hauek fiskalizatuko ditu, besteak beste:
- a) 2. artikuluan aipatutako erakunde publikoek egindako kontratuak, hala ezarrita dagoen kasuetan edo Epaitegiak komenigarritzat jotzen duenean. Obra publikoen kontratuez ari bada, fiskalizazioa zabalduko da obren errentagarritasunera eta haien egikaritzearen eraginkortasunera.
- b) Euskal sektore publikoaren ondarearen egoera eta aldaketak.
- c) Kreditu gehigarriak, bai eta txertaketak, transferentziak eta gaitzeak eta fiskalizazioaren mende jarritako hasierako aurrekontu-kredituen gainerako aldaketak ere.
- d) Aurrekontuetako sarreren legezkotasuna, erregulartasuna eta eraginkortasuna.
ZIOA: Gainontzeko testuarekiko koherentziaz.
- ZUZENKETA. ALDATZEKOA:
ALDATU egiten da otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legeko hamabosgarren artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko 4.1 artikulua, eta horrela geratzen da:
4.1 Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide hautatua izateko, beharrezkoa izango da goi-mailako titulazioa izatea eta Epaitegiaren eremu funtzionalarekin harremanetan dagoen gaitasuna aitortua izatea, horretarako, betiere, hamar urteko lan esperientziak bermatuko duelarik. ZIOA: Testua hobetzea, ezartzen baitu 10 urteko esperientzia egiaztatzen dutenek eta HKEEra sartzeko beharrezko ikasketak izatea betiere izango dituen zereginetarako ezagutzak egiaztatzen badituzte. Gaur egun Legean ezarritako denbora-muga mantentzen da.
- ZUZENKETA. ALDATZEKOA:
ALDATU egiten da otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legeko hamabosgarren artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko 4 artikuluko bigarren atala, eta horrela geratzen da:
4.2 Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak aukeratzeari ekiteko Bilkura egin aurretik, legebiltzar-taldeek proposatutako pertsonak edo pertsonek agerraldia egingo dute Legebiltzarreko Erregelamenduaren arabera dagokion batzordean, bere hautagaitza azaltzeko.
ZIOA: Erakundearen irekiera eta gardentasunerako eskari publikoak aholkatzen du aurretiazko tramite bat txertatzea, non Herri Kontuen Euskal Epaitegirako balizko hautagaiak publikoki ezagutzera emango diren eta beren asmoak azalduko dituzten.
- ZUZENKETA. ALDATZEKOA:
ALDATU egiten da otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legeko hamabosgarren artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko 4.3 artikulua, eta horrela geratzen da:
4.3. Ezingo dira Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide izendatuak izan justu aurreko bi urteetan honako kasuetakoren batean egon diren kargu publikoak: estatu-, erkidego-, foru- edo udal-eremuetan beren esku izan dituztenak Sektore Publikoaren diru-sarrerak eta gastuak kudeatzeko, ikuskatzeko edo interbenitzeko ardurak, beren lanean Gobernuko kide, Administrazioko goi kargu, Sektore Publikoko zuzendari gisa eta eskumena duen gobernuak izendatutako pertsonak.
ZIOA: Idazkera eta argitasun hobea testuan, aurreko zuzenketekiko koherentzian, HKEEko kide izateko betebeharrak eta bateraezintasun-kausak desberdinduz. Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legeko 18. Artikuluan ezarritako bi urteko epemugarekiko koherentziaz.
- ZUZENKETA. ALDATZEKOA:
egiten da otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legeko hamabosgarren artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko 4.4 artikulua, eta horrela geratzen da:
4.4 Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak hautatuko ditu bozketaz, eta haren kideen hiru bostenen aldeko botoa beharko dute hautatuak izateko. Hautagaitzak aurkezteko, gizonen eta emakumeen arteko presentzia orekatua zaindu beharko da.
ZIOA: HKEEko kideen ordezkaritzaren pluraltasunarekiko bermeak handitze aldera, eta Ganberak izendatutako beste organo batzuetarako (Arartekoa, adibidez) ezarritakoarekiko koherentziaz. Horrela, gainera, ildo politiko desberdinetako indarren arteko adostasun indartsuagoak bermatuko dira.
- ZUZENKETA. ALDATZEKOA:
ALDATU egiten da otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legeko hamabosgarren artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko 4.5 artikulua, eta horrela geratzen da:
4.5 Hautaketa indarrean sartuko da karguaz jabetzen denean, izendapena Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
ZIOA: Genero ikuspegia aldatzea.
- ZUZENKETA. EZABATZEKOA:
EZABATU egiten da otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legeko hamabosgarren artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko 4.6 artikulua.
Ezabatzea:
“Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide izateko talde parlamentarioek proposatutako hautagaiek agerraldia egin beharko dute Eusko Legebiltzarrean, haren Erregelamenduaren arabera dagokion batzordean, kargurako egokiak diren aztertzeko".
ZIOA: Aurreko zuzenketekiko koherentziaz eta testua hobetzea bere ordenean, aurreko zuzenketetan jasota geratzen baita. Egokiagoa deritzogu aurretiazko agerraldiaren betebeharra gehitzea hautagaiek bete beharreko gainontzeko baldintzekin batera, beren egokitasunari eta egiaztatutako lan esperientziari dagokienez.
- ZUZENKETA. ALDATZEKOA:
ALDATU egiten da otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legeko 16.4 artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko 5. Artikulua eta horrela idatzita geratzen da:
Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideek epaileentzat jarrita dauden ezgaitasun-arrazoi, bateraezintasun eta debeku berberak izango dituzte, bai eta, hala badagokio, abstentzio- eta ezeste-arrazoiak ere. Edonola ere, bateraezina izango da ondorengo hauek izatearekin:
- a) Eusko Legebiltzarkidea.
- b) Diputatuen Kongresuko diputatua.
- c) Senataria.
- d) Kontu Epaitegiko kidea.
- e) Alderdi politikoetan, zentral sindikaletan edo enpresa-elkarteetan zuzendaritza funtzioak dituztenak.
- f) Estatuko, beste Autonomia Erkidegoetako edo lege honen 2.1 artikuluan aipatutakoen pareko erakundeetako edozein kargu politiko edo administratibok.
- g) Euskadiko Autonomia Erkidegoko edo lege honen 2.1 artikuluan aipatutakoen pareko erakundeetako edozein kargu politiko edo administratibok.
- h) Bere lanbidean edo beste edozein jarduera liberalean, merkataritzakoan edo lanekoan aritzea, ordaindua izan edo ez.
ZIOA: Hobeto idaztea eta testua argitzea aurreko zuzenketekiko koherentziaz, desberdinduz zeintzuk diren HKEEko kide izateko baldintzak eta zeintzuk bateraezintasun-kausak.
- ZUZENKETA. GEHITZEKOA:
Honako puntu hauek GEHITZEN zaizkie otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legeko 16.4 artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko 5. Artikuluari, honeko testu hau gehituta:
- i) Herri hautapeneko beste edozein ordezkaritza-mandatu, aurreko ataletan jasota ez baldin badago.
- j) Izendapen libreko beste edozein kargu politiko.
- k) Herri Kontuen Euskal Epaitegian kontuemaile den elkarte edo fundazio batean zuzendaritza funtzioak betetzearekin.
- l) Edozein Administrazio Publikoan zerbitzu aktiboan mantentzea.
ZIOA: HKEErako hautatutako kideen inpartzialtasuna eta gardentasuna bermatzen jarraitzeko.
- ZUZENKETA. GEHITZEKOA:
Honako bi paragrafo berri hauek GEHITZEN zaizkie otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legeko 16.4 artikulua aldatzen duen Lege Proposameneko testu bategineko 5. Artikuluari, honako testu hau gehituta:
Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideek, indarrean dirauten bitartean, ezingo dituzte beste kargu publiko batzuk izan. Halaber, debekatua izango dute alderdi politiko edo sindikatu bat ordezkatuz jardutea.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideek bertan behera utzi beharko dute eragin dakieken edozein bateraezintasun-egoera, izendatuak izan eta hamar eguneko epean, eta kargua hartu baino lehen. Uko egitea idatziz egingo dute eta Legebiltzarreko Mahaiari zuzenduta egongo da, Presidentearen bitartez. Hala egiten ez badu, izendapenari uko egiten diola ulertuko da.
ZIOA: Aurreko zuzenketekiko koherentzia. Helburua da kudeaketan, zerbitzua ematean eta pertsonentzako arretan hobetzea, baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren funtzio diren administrazioen kontuen fiskalizazioan hobetzea ere.
- ZUZENKETA. GEHITZEKOA:
5 bis artikulua GEHITZEN zaio Lege Proposamenaren testu bateginari, otsailaren 5eko Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko 1/1988 Legeari 16.bis artikulu berria gehituz, horrela idatzita geratuko delarik:
16.bis artikulua. Abstentzioa. 1. Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak abstenitu egin beharko dira honako kasu hauetan:
- Gaian interes pertsonala izatea enpresa edo erakunde fiskalizatuak, edo auzitan den gai bat zain izatea edo interesa duen pertsonaren batekin zerbitzu-harremanen bat izatea.
- Odolkidetasuneko senide izatea laugarren mailara arte, edo afinitatea bigarrenera arte, fiskalizatu beharreko erakundeko kontuemaileetako edo administrarietako batekin.
- Harreman mina edo ezaguna den etsaitasuna izatea a) eta b) ataletan aipatutako pertsonetakoren batekin.
- Fiskalizatzen diren espediente edo ekitaldietan parte hartu izana, Kontu Epaitegiko kide izendatu aurretik.
- Edozein kasutan, fiskalizazio zehatz bati dagokionez, abstentziora jotzea behartzen duen interés pertsonala dagoela ulertu beharra dago, Kontu Epaitegiko kide bat honako egoera hauetan egon baldin bada:
- Fiskalizatzen ari den aldiko diru-sarrera edo gastuak kudeatu, ikuskatu edo interbenitzeko ardura izan baldin badu.
- Fiskalizatzen ari den aldian Euskadiko sektore publikoan integratutako beste edozein erakundeko presidentea edo zuzendaria izana zein administrazio kontseiluko edo pareko erakunde bateko kide izan baldin bada.
- Fiskalizatutako erakundearen edo funtzionalki horrekin lotutako erakunde eta organismoetatik dirulaguntzak jaso izana funts publikoetatik ordainduta, fiskalizatutako aldian.
- Fiskalizatzen den objektuarekin harremanean, Kontu Epaitegiko kontuemaile izan baldin bada.
- Fiskalizatuak diren abal edo salbuespen fiskalen onuraduna izan baldin bada.
- Kontu Epaitegiko presidenteari jakinarazi beharko dio 1. Atalean ezarritako abstentzio-kausetako batek eraginda dagoen Kontu Epaitegiko kideak, Presidenteak hurrengo bilkuraren gai-ordenean sar dezan. Bilkurak erabaki beharko du alegatutako abstentzio-kausa konkurritzen duen ala ez eta, bere kasuan, Kontu Epaitegiko beste kide bat izendatu beharko du fiskalizazioa egin dezan.
- Bilkurak Kontu Epaitegiko kide baten abstentzio-kausa erabakiko balu, beste kide batek zuzendutako txosten bati dagokionez, abstentzioak eragindako pertsonak ezingo du Bilkuran txosten horren eztabaidan eta bozketan parte hartu.
ZIOA: Abstentzio-sistema bat arautzea, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren independentzia eta objektibotasunaren bermea eustera bideratutakoa.
- ZUZENKETA. GEHITZEKOA:
5 ter artikulua GEHITZEN zaio Lege Proposamenaren testu bateginari, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko otsailaren 5eko 1/1988 Legeari 16.bis artikulu berria gehituz, horrela idatzita geratuko delarik:
16ter artikulua. Ezespena.
- Kontu Epaitegiko kideren bat, hala egin behar duenean, ez baldin bada abstenitzen, bere ezestapena sustatu daiteke dagokion prozedura Kontu Epaitegiko presidenteari eskatuta, edo balizko abstentzio-kausako prozedimenduan interesa duen edozein pertsonak eginda.
- Kontu Epaitegiko kide baten ezespena sustatuta, Kontu Epaitegiko presidentzia duenak horren berri emango dio Bilkurari, ahalik eta azkarren. Kontu Epaitegiko ezestutako kideak ezespen-kausa onartzen baldin badu, abstentzio-kasuetarako ezarritako prozedura jarraitu beharko da.
3.Kontu Epaitegiko ezestutako kideak ezespen-kausari uko egiten baldin badio, Bilkurak bi kideko ponentzia izendatu beharko du. Bere egitekoa izango da modu sumarioan egoki deritzon ikerlanak egitea. Ikerlan horiek ezespena sustatu duen pertsonaren alegazioak jasoko ditu, eta baita Kontu Auzitegian ezestutako kidearenak ere.
4.Ponentziak, izendatu eta hamar eguneko epean, txosten bat aurkeztu beharko dio Bilkurari. Egindako ekintzen aspektu guztiak jasoko ditu txosten horrek. Bilkurak, ezohiko deialdian, ezespena ebatzi beharko du, eta ez da bertaratuko Kontu Epaitegiko ezestatutako kidea.
- Egindako ekimenetan zantzuak baldin badaude Kontu Epaitegiko kideak jarduera gezurti edo errudunik izan duena, abstenitu beharreko gai batean eskuhartu izanagatik, espedientea abiatu beharra dago ardurak exijitzeko.
ZIOA: Ezestapen-sistema bat arautzea, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren independentziaren eta objektibotasunaren bermea eustera bideratutakoa.
- ZUZENKETA. GEHITZEKOA: Honako Xedapen Gehigarri hau GEHITZEA, jarraian idatzi bezala:
Lehen Xedapen Gehigarria
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, Lege hau onartu eta 12 hilabeteko epean, erakundearen Barne Antolamendurako Erregelamendua onartuko du, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena, hala nola Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren webgunean.
ZIOA: Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren funtzionamendua eta segurtasun juridikoa hobetzea.
- ZUZENKETA. GEHITZEKOA:
Honako Xedapen Gehigarri hau GEHITZEA, jarraian idatzi bezala:
Bigarren Xedapen Gehigarria
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Barne Antolamendurako Erregelamenduak gutxienez ere Lege honen III Izenburuko Bigarren eta Hirugarren Kapituluetan ezarritakoaren erregulazioa eta garapena jaso beharko ditu.
ZIOA: Helburua da erakunde horren funtzionamendua garatuko duen erregulazioaren funtsezko edukiak argitzea eta aurretiaz ezartzea, egun indarrean dagoen Legeko 21.4 artikuluan aurreikusten den bezala.
- ZUZENKETA. EZABATZEKOA :
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko otsailaren 5eko 1/1988 Legeari hirugarren azken xedapena gehitzen dion Lege Proposamenaren testu bategineko seigarren artikulua ezabatzea.
Honako hau ezabatzen da:
"Hirugarren azken xedapena: Lege-aurreproiektuei eta erregelamenduzko xedapenei buruzko txostena
Lege-aurreproiektuek eta erregelamenduzko xedapenen proiektuek Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren txostenaren mende egongo dira Epaitegiaren araubide juridikoari edo haren fiskalizazio-eginkizunak egikaritzeari buruz ari direnean.
Epaitegiak bere txostena hogeita hamar eguneko epe luzaezinean emango du. Bidaltze-aginduan txostenaren urgentzia jasoaraziko balitz, epea hamabost egunekoa izango da. Salbuespenez, organo bidaltzaileak onetsi ahal izango du epea luzatzea, kasuaren inguruabarrak kontuan izanik".
ZIOA: Gainontzeko zuzenketekiko koherentzia.