Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren batasuna ospatzeko ekitaldia

Idoia Mendia: «Eusko Jaurlaritzarako akordioarekin bete-betean asmatu dugu, eta, hari esker, ekonomia eta gizarte-eskubideen norabidea bideratzeko baretasun-aroa izan dugu»

«Baten batek ahaztu baldin badu Euskal Sozialistok gogor ekiten diogula bizitza eta aniztasuna defendatzeari, oker dago», esan du PSE-EEren idazkari nagusiak

Eneko Andueza: «Ezker arduratsua gara, eta gure politikek errealitateari heldu eta herritarrekin konpromisoa hartu dute»

«Ezkerren batasuna ezinbestekoa da ongizate-estatua mantentzeko eta saiakera atzerakoei eta segregazionistei aurre egiteko», esan du Gloria Vázquezek

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, en el acto de celebración de la convergencia entre el PSE y EE celebrado en Zarauz (Gipuzkoa) | Foto: Socialistas Gipuzkoanos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu duenez, Euskal Sozialisten konpromisoek, Eusko Jaurlaritza duela bi urte burutzekoek, aukera eman dute erakundeen ekintza politikoa zuzentzeko eta Kataluniako egoera politikoa hona etortzea saihesteko. «Bi urte geroago esan beharra daukat erabaki bikaina hartu genuela, eta, hari esker, ekonomiaren eta gizarte-eskubideen norabidea bideratzeko baretasun-aroa izan dugu, eta, horrez gain, Kataluniatik datozen oihartzunek ez diote eragin Gobernuari».

Idoia Mendiak gogoratu duenez, gainera, Euskal Sozialistek gogor ekin diote Euskadin aniztasuna defendatzeko, eta, horrez gain, azaldu duenez, erakunde denetan gobernatzeko konpromisoak ez du Alderdi Sozialistaren ibilbidea aldatuko, eta «proiektu irekiak, mestizoak eta pluralak» defendatzen jarraituko dute. «Konpromiso irmo hori dela-medio, norbaitek baztertu badu gure alderdiak historian zehar eginiko ibilbidea, argi dago oker dagoela. Baten batek ahaztu baldin badu Euskal Sozialistok gogor ekin diogula aniztasuna galtzea saihesteari, oker dago. Norbaitek ahaztu badu inoiz ez garela nazionalistak izango, oker dago».

Alderdi Sozialistaren eta Euskadiko Ezkerraren batasunaren 25. urteurrena ospatzeko PSE-EEk Zarautzen antolatutako topaketan, Idoia Mendiak azpimarratu du bere ustez euskaldun denek eskubide eta betekizun berdinak dituztela, alde batera utzita beren lehentasun politikoak.

PSE-EEren idazkari nagusiak gogora ekarri ditu batasunaren bultzatzaileak: Mario Onaindia, Txiki Benegas, Ramón Jaúregi edo Juan Mari Bandrés.  Horrez gain, esan du sozialistek bizikidetza zaindu eta bultzatzen duten bitartean, beste alderdi batzuek azalpenak eman behar dituztela. «Jende gehiegik ez ditu ulertzen Otegiren eta Torraren arteko besarkadaren inguruko txaloak. Ez dituzte ulertzen kargu instituzionaletatik Kataluniaren inbidia dutela diotenak. Ez dute ulertzen herrialde honetarako herritarren kategoriak ezartzen dituen proiekturik proposatzea, ez eta bereizketako eta frustrazioko testuingururik ere», adierazi du.

Hitzaldian, halaber, beren buruaz ezker «purua eta bakarra» direla diotenei kritikatu die, eta goraipatu du Euskadin zerbitzu publikoak eta babes sozialeko sistema eratzeko sozialistek funtsezko lana egin dutela. «Erakundeetan daudenetik frogatu duten bakarra da titularrak ematen baino ez dakitela, eta gai ez direla euskal herritarren bizitza hobetzeko akordio erabilgarriak egiteko. Bat ere ez. Legealdia igaroko da eta erakundeetan egonik ez dute ezer egin», adierazi du.

Ekitaldi horretan ere bai, PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, azpimarratu egin du batasunarekin «sigla bi elkartu beharrean, bi tradizio politiko ezberdin elkartu zirela, politika egiteko bi modu, elkar ulertu beharra zuten bi bide». Eta azaldu duenez, bilera hori egin eta 25 urteren buruan, PSE-EEk «ezker arduratsua izaten jarraitzen du, utopiarik saltzen ez duena, eta politika errealak egiten dituena, herritarrentzako kudeaketak eginez haiekin konpromisoa harturik»; gobernuetan egunero egiten duen lanak zein oposiziotik egindakoak agerian uzten duten moduan. «PSE-EEk bermatzen du gaur egun politika aurrerakoiak egitea herrialde honetan, ekonomiaren ongizateari eta aurrerapenari laguntzen diotenak», adierazi du.

 

Bestalde, Gloria Vázquez PSE-EEren Zarauzko idazkari nagusiak nabarmendu du batasunaren protagonistek «lehentasuna eman ziotela progresismoari eta sozialdemokraziari, nazio-eraikuntza lehenesten duten nortasun-jokabideen aurretik, eta ezkerreko euskal indarrak batu behar zirela ados egon ziren, edozein gatazkari aurka egiteko eta elkarrekin aritzeko». «Gaur horri begiratzen diogunok txalotu egiten dugu batasun hori, ulertzen baitugu ezkerrak batzea funtsezkoa dela ongizatearen-estatua mantentzeko eta saiakera atzerakoei eta segregazionistei aurre egiteko», azaldu du.