Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Ez dago eskuin mutur onik eta eskuin mutur txarrik, PPk ez gaitzala engaina”

Feijook Giorgia Meloniri buruz esandakoek Voxekin egindako itunekin popularrek Europara eraman nahi duten estrategia bat azpian nola duten erakusten dutela azpimarratu du Europako Parlamenturako hautagaiak

Eneko Andueza: “Eskuinak herritarren ongizatea babesten eta bermatzen duen agenda sozial hori edo gure ekonomiak aurrera egitea ahalbidetzen duen agenda berde hori akabatu nahi du”

1. argazkia
La candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, junto al Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, la también candidata socialista a los comicios, Maider Lainez, y el Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio | Foto: Socialistas Vascos

Europako Parlamenturako hautagaiak, Idoia Mendiak, esan du ez dagoela Europaren proiektuan aurrera egin ahalko den eta egin ahalko ez den eskuin muturrik, eta Nuñez Feijoo italiar ultrekin eta haren ideologiako beste alderdiekin itunak egiteko prest nola dagoen deitoratu du.

“Ez dago eskuin mutur onik eta eskuin mutur txarrik. Ez gaitzatela engaina. Justizia sozialarekin, emakumeen askatasunarekin, LGTBI kolektiboarekin, etorkinekin akabatu nahi duen eta komunikabideen kontra egiten duen ultraeskuina dago. Zein zibil defendatu behar diren, Ukrainakoak ala Gazakoak, erabakitzen duen ultraeskuina”, adierazi du.

Idoia Mendiak ekitaldi politiko batean hartu du parte Lasarte-Orian Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiarekin batera, eta esan du PPko presidentearen hitzek argi uzten dutela popularrek nola nahi duten orain Voxekin egindako akordioak Europara esportatu; esan du ez direla koiunturako interes baten ondorio, sakoneko estrategia baten parte direla.

“Gaur, gauzak garbi daude lehenbizikoz. Bukatu dira Alderdi Popularrak urteotan gu engainatzeko erabili dituen nahaste-borraste eta jokoak. Voxekin egin ahal izan dituen bere aliantzak ez zegozkiola koiuntura bati berretsi dute. Sakoneko estrategia bat zela. Bere burua moderatutzat duin eskuinak ezagutzen dugunari amaiera emateko estrategia bat duela, azken eta gero. Ongizate gizarteari. Azken mende erdian bakean aurrera egin izan dugun oinarrizko zutabeei. Europarekin akabatu. Kito. Ziurtatuta”, adierazi du Feijook esandako hitzen harira.

Mendiak, halaber, adierazi du eskuin muturrak Ukraina babesten duen bitartean palestinar herriaren sufrimendua ahaztuz arriskuan jartzen dituela nazioarteko orekak.

Urte hauetan Europa hau aritu gara eraikitzen:
Enplegu Gehiagokoa
Soldata Hobeagokoa
Berdintasun Handiagokoa
@PSOE⁩ bide horretatik jarraitzearen alde da ➕Europa ????? pic.twitter.com/9P1VvCu889

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 24, 2024

“Europaren balioekin akabatu nahi duen eskuin mutur bat dago. Eta eskubideak, askatasunak, kalteberenak babestea, elkarrekin aurrera egitea eta bakea defendatzen duten demokratak daude. Ukrainan zein Gazan. PPk eskuin muturraren eta Europa gutxiagoren aldeko hautua egin du. Sozialistak, berriz, demokraziarekin eta Europa Gehiagorekin beti. PPk Vox italiar, espainiar zein antieuroparrarekin duen koalizioari irabazteko botoa eskatzen dugu”, adierazi du.

Idoia Mendiak, halaber, esan du langileek erantzunak, bidezko soldatak eta garapen profesionala merezi dituztela, benetako Batasun Sozialean jasota diren eta sozialistak bultzatzen ari diren gauzak, hain zuzen, eskuina eta eskuin muturra elikatzen eta zabaltzen ari den beldurraren diskurtsoen ordez.

“Horixe da sozialistek sendotu nahi dugun Europa. Benetako Batasun Soziala bihurtzeko. Giza kapitalean inbertituko duena. Langileak dira lehiakortasunaren bermea, eta bidezko soldatak, lan giro osasungarriak eta prestakuntzarako eta lanbidean garatzeko aukerak merezi dituzte erronka berrietara egokitu daitezen, norberaren patrikaren kontura izan beharrean. Eta merezi dute erantzunak jasotzea ingurumenaren, demografiaren eta teknologiaren alorrean datozen aldaketen aurrean, beldurrak xaxatu ordez”, adierazi du.

Eta “elkarrizketan eta akordioan oinarrituta urratsak ematen” jarraitu behar dela esan du, “gu garelako ezker eraikitzailea, proposatu eta eraiki egiten duena”. “Eta Espainian lortu izan dugun eredu arrakastatsu hau Europara esportatu behar dugu hazkunde ekonomikoa birbanaketarekin, soldata hobeagoekin, gure adinekoentzako pentsio handiagoekin eta gutxieneko diru-sarrerarekin uztartzen duen eredu hori”, adierazi du.

“Europarik onena” pandemiari aurre egiteko era kooperatiboan erantzuten jakin izan zuena, “Zutabe Sozialean aurrera egiteko, langileen eskubideak bermatzeko enpresak eta enpleguak defendatu zituena, sozialisten bultzadari esker gutxieneko soldataren edo soldata-gardentasunaren Zuzentaraua dakarrena” dela adierazi du buruzagi sozialistak.

Andueza: Agenda berdea, enplegua eta berdintasuna

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du eskuin muturraren gorakadak eta Alderdi Popularrarekin duten elkar aditzeak inboluziorako arriskua dakartela eta Europako herritar guztien ongizatea mehatxatzen dutela. Anduezaren iritziz, agenda berdea finkatzeko, enplegua babesteko edo berdintasuna bultzatzeko era bakarra botoa Alderdi Sozialistari ematea da.

“Arrisku nabarmen-nabarmena dago hauteskunde hauetan. Inboluziorako arriskua, urte hauetan guztietan altxatzen joan izan garen guztia hondatu nahi duena, Batasuneko herritar guztien ongizatea babesten eta bermatzen duen agenda sozial hori, esate baterako, edo gure ekonomiak garapen jasangarrian oinarrituta aurrera egitea ahalbidetzen duen agenda berde hori, ez dugulako bizi garen hau ez den beste planetarik”, azaldu du.

Eta sozialisten “Europa gehiago, PSOE gehiago” lemara jo du klimaren krisiari erantzuna ematea eta kalitateko enplegua edo berdintasunerako borroka babestuko dituen agenda sozial bat eraikitzea bezalako erronkentzat Alderdi Sozialistaren konpromisoa eskatzen duela azpimarratzeko.

Eskuinaren eta eskuin muturraren koalizioaren inboluziorako arriskuaren aurrean, sozialistek Europa gehiagoren alde egiten dugu agenda berdea garatzeko, bere oinarri soziala indartzeko edo indarkeria matxista desagertzearren borrokatzeko.  #MásEuropa pic.twitter.com/WhwDKZLvJh

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 24, 2024

“Europa gehiago nahi dugu, hori delako dugun bide erreal eta eraginkor bakarra; bide horri jarraitu behar diogu beranduegi izan baino lehen benetako agenda berde bat garatzeko, kalitateko enplegu gehiago sortzeko, bere gizarte-oinarria indartzeko, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzeko, indarkeria matxista desagertzearren borrokatzeko, mundu osorako bakearen alde lan egiteko… Aurrera egiteko”, azpimarratu du.

Anduezak esan du eskuinari eta eskuin muturrari belarriek min egiten dietela “bizikidetzaz, elkarrizketaz, soldata duinez, berdintasunaz, lan-eskubideez, eskubide sozialez hitz egiten dugunean”, eta emakumezko eta gizonezko sozialisten konpromisoa dela “Europa hobeago bat, guztiok kabituko garen etxe benetan komun bat, anitza eta plurala dena, eraikitzeko”.