Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   PREGUNTA

Etxebizitza-eskatzaileen kopuruaren hazkundea

Eneko Andueza Lorenzok, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko legebiltzarkide eta bozeramaile ondokoak, Ganberaren Erregelamenduaren babespean, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO etxebizitza-eskatzaileen kopuruaren hazkundeari buruzko galdera hau aurkezten dio.

JUSTIFIKAZIOA

Etxebizitza duin baterako sarbidea da herritarrek bizitza automoko proiektu bati ekitean, binaka edo banaka, duten funtsezko arazoetako bat. Arazo hori konpontzeko, Legebiltzarrak babes handiarekin onartu zuen 2015ean Etxebizitzaren Legea. Lege horrek, besteak beste, etxebizitza egoki bat izateko eskubidea aitortzen die beren kabuz lortu ezin duten bizikidetzako unitateei, ahal izanez gero, alokairu araubidean.

2017an zehar, asko handitu da Etxebideren erregistroan etxebizitza bat eskatu duten pertsonen kopurua, 2016ko ekitaldi amaierako datuekin alderatuta. Horrek eragin handia du Administrazioak eskaera horretarako erantzunaren plangintza egiterako garaian.

Horregatik, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dizugu:

  • Zergatik handitu da Etxebideren erregistroan azken urtean etxebizitza bat eskatu duten pertsonen kopurua?

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Eneko Andueza