Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Euskal alkate sozialistak, foru singulartasunaren alde udal finantzazio arloan

Haien ustez, ez dago ezbaian euskal udalen gerakinak hemen geratzea. Horrela izan da orain arte.

1. argazkia
Ejecutiva PSE-EE Foto de Archivo | Foto: Socialistas Vascos

Pandemia garaian agerian geratu da, beste behin, udalok euskal erakundezko bilbean betetzen dugun funtsezko zeregina. Lehen atea gara herritarrek erakundeetara jotzen dutenean, eta erantzunak eskaintzen aurrenak gara gure auzotarren behar berri nola aldakorrei.

Datozen garaiek guztion ahalegin handiena eskatuko dute egoera honetatik irteteko, eta erakunde publikoek, batik bat udalek, bikoiztu egin beharko ditugu gure ahaleginak, lagundu ahal izateko zailtasunetan diren pertsonei, adinekoei, gazteenei... Hirietako gure ekonomiak ere sustatu beharko dira, geure herri eta hiriak direlako bizitza-kalitatea eta bizikidetza gauzatzen den tokia. Baliabide guztiak gutxi izango dira gure herritarren ongizatearen alde lan egiteko.

Hori dela eta, euskal alkate sozialistok udal gerakinen erabilera aldezten dugu pertsonen beharrei erantzuteko. Hemen erabili eta geratu behar dira.

Euskal udalen kasuan, uste dugu artifiziala dela gerakinen erabilerari buruzko eztabaida. 2012. urtean Mariano Raxoiren gobernuak legea onartu zuenetik, galarazita dago araubide erkideko udaletan gerakinak erabiltzea, baina Euskadin apaldu egin zen debeku hori foru aginduen bitartez, urtero sortutako gerakinak proiektu eta inbertsioetan gauzatzeraino, eta, egitez, euskal udalerri bakoitzeko auzotarren mesedetan erabili izan dira.

Eta horrela izan behar du eta izango da hemendik aurrera ere. Euskal singularitateak babesten du, eta guk defendatu egiten dugu.

Europako eta Estatuko funtsak

PSE-EEko alkateok, halaber, udalen parte-hartzea defendatzen dugu Europatik eta Espainiako Gobernutik hel daitezkeen funtsetan. Horiek ezin dira geratu soilik erkidego eta foru esparruetan, ezohiko gastu ugari izan delako eta izaten jarraituko dutelako, eta konpentsatuak izateko eskubidearekin sentitzen gara, herritarren onerako.

Susperraldi sozial eta ekonomikorako tokiko proiektu eta ekimenak ere kontuan hartuta banatu behar dira berreraikuntzarako Europako funtsak.