partekatu
• ZUZENKETAK
Nekazaritzako elikagaien euskal arloaren eta horrek Agenda 2030ari eta garapen jasangarrirako helburuei egin diezaiekeen ekarpen efizientearen gainean
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- Benetan lerrokatu ditzala Euskadiko politika publikoak, Elikaduraren eta Gastronomiaren Balio Katearen esparruan, Nazio Batuen 2030 Agendarekin; eta eremu horretan ikustarazi dezala 2030 Agenda ezartzearen ekarpena eta Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzea.
- Eremu horretan tramitatzen den araudi guztiarekin batera jartzea esperotako eraginari buruzko Memoria 2030 Agenda betetzeari dagokionez, Euskadi Basque Country 2030 Agendan ezarritakoarekin bat.
- Urteko jarraipen-txostena egin dezala Elikadura eta Gastronomiaren Balio Katearen esparruan egindako jarduerei buruz, 2030 Agendan ezarritako helburu eta xedeei lotuta daudenak.
- Elikaduraren Klusterraren esparruan elkarlana eginda, dagoeneko ezarritako praktika onak identifikatzeko, horiek txosten batean jasotzea eta hedatzea adibide eta eredu gisa baliagarri izateko beste empresa batzuentzat, sektorean traktore-efektua gauzatuz.