partekatu
• OSOKO ZUZENKETA
Hiriko zuhaitzak babesteko eta sustatzeko lege bat egiteari buruz
1 Eusko Legebiltzarra bat dator Euskadiko udalerrietan kalitatezko hiri-zuhaiztia izatearen garrantziarekin eta, Biodibertsitateari buruzko 2030erako Europar Batasunaren Estrategiaren ildotik, ondo diseinatutako hiri-berdeguneak sustatzeko beharrarekin, biodibertsitatea babesten laguntzeko, klima-aldaketari heltzen laguntzeko, beroa zehaztuz eta uholde-arriskua murriztuz, eta ingurune urbanizatuaren kalitatea hobetzeko, herritarrei osasuna eta ongizatea emanez.
2.Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Euskadiko gainerako erakunde-mailekin koordinatuta, Udalsarea 2030 Udalerri lraunkorren Euskal Sarearen barruan, eta legeriak toki-erakundeei ematen dizkien eskumenak errespetatuz, lagun dezala Euskadiko hiri-zuhaztien diagnostiko-lanetan lehentasunen.