Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Jarduera zikloturistei dagokienez, Euskadi helmuga jasangarri gisa kokatzeko egiten ari den sustapen-ekintzei buruz.

AHOZKO GALDERA TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILBURUARI

Txirrindularitzak tradizio luzea du Euskadin. Gure lurraldean bada kirol-jarduera horren zaletasunik fidelenetako bat. Astebururo milaka pertsona abiatzen dira errepideetara edo mendi bideetara. Munduko txirrindularitzak, gainera, Tourra Euskaditik irtetean, ezinbesteko hitzordua izango du aurten, euskal administrazio guztiek bultzatua, eta salbuespenezko plataforma izango da munduak Euskadi The Bike Country gisa ezagutu dezan.

"Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak" legebiltzar-taldearen ustez, zikloturismoa sustatzeko ekintza horiek beharrezkoak dira, asmo handiko helburu baten parte baitira, gure destinoan efektu eraldatzailea lortu nahi duena, lurralde-kohesioa eta garapen orekatua indartuz.

Horrela, "Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak" Legebiltzar Taldeak honako GALDERA hau planteatzen du Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO:

• Zein da Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ekintza-plana Euskadiko zikloturismoari balioa emateko?