partekatu
• ZUZENKETAK
Europar Batasuneko Next Generation funtsak kudeatzeko bulego estrategiko bat premiaz eratzeari buruz [12\11\03\00\00004].
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak hau eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari:
- Euskadiren Susperraldi eta Erresilientziarako Programa baten prestaketa amaitzeko metodologia egoki eta aukerakoa diseinatzea, Espainiako Estatuak Europar Batasunari aurkeztu beharko dion Susperraldi eta Erresilientziarako Planean sartzeko, EBko Next Generation izeneko ekimenaren parte den Susperraldi eta Erresilientziarako Mekanismoaren harira. Euskadiko Susperraldi eta Erresilientzia Programak era egituratu, koherente eta kohesionatuan bildu beharko ditu 2023ra arte programatzen diren eta 2026ra arte egikarituko diren jarduera eta egitasmoak, Europar Batasunak berreskurapen ekonomikorako eta ekonomiaren, gizartearen hala nola lurraldearen kohesioaren alde ezarritako irizpideekin bat etorrita.
- Koordinazio- eta elkarrizketa-esparru bat ezartzea Gobernuaren sailen artean, eta baita antolakuntza trebatu eta malgu bat ere, EBko Next Generation ekimenak ekarriko duen maila anitzeko erronka itzelari erantzuna emateko.
- Euskadiko gainerako administrazio publikoekin, gizarte-eragileekin eta eragile sozioekonomikoekin elkarrizketarako eta, hala badagokio, proposamenak elkartzeko eredu bat ezartzea, proposatutako ekimenen koherentzia eta bideragarritasuna bermatzeko eta Euskadiko Autonomia Elkartean Programa arrakastaz ezartzea ahalbidetzeko; hori guztia, Europar Batasunak eskatzen duen ereduari, epeei eta mugarri nagusiei jarraituz.
- Euskadiko Berreskuratze eta Erresilientzia Programa osatzen duten jardueren eta proiektuen berri ematea Legebiltzar honi, eta Ganberari aldiro informatzea horren egikaritzeaz.