Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Eusko Jaurlaritzaren ekintza politikoan berdintasuna zeharkakotzeko Eusko Jaurlaritzak garatu beharko dituen neurriei buruz

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala emakumeen eta gizonen berdintasunerako politika bultzatzen, orain arte bezala, gobernu-ekintza osotik. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Emakunde erakunde autonomoa izaten, besteak beste, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politika bultzatzeaz, koordinatzeaz eta ebaluatzeaz arduratzeko. Eta, beraz, Jaurlaritza osorako zeharkako erreferentea izaten jarraitzea emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikari dagokionez, bai eta erreferente garrantzitsua izatea ere gainerako euskal administrazio publikoentzat eta gizarte-eragileentzat. 

3.- Eusko Legebiltzarrak aitortzen du Emakundek Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailarekin duen lotura aukera bat dela elkarrekin lan egiteko, legegintzaldiaren hasieratik, elkarren intereseko funtsezko gaietan, hala nola kontziliazioan, zaintzan edo emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borrokan, bai gizarte-zerbitzuen euskal sistemari bai sistema judizialari lotutako eduki eta helburuetan. Era berean, aitortzen du lehendakariak herrialdeko berdintasun-politiken buru izaten jarraituko duela, gobernuaren koordinazioa lagunduz eta erraztuz zeharkako gai honetan eta beste batzuetan, hau bezala giltzarri eta herri-helburu diren gaietan.

4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio beharrezko urratsak egin ditzala emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak bultzatzeko eta Emakunderi zuzendutako baliabide ekonomiko, giza baliabide eta materialei eta egungo krisi-egoeran berdintasuna bultzatzeko egiturei eusteko koordinazio- eta lankidetza-egitura eta -sareak indartzeko, erakunde barrukoak zein erakundeartekoak.