Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Indarkeria matxistei eta adineko emakumei buruz

OSOKO ZUZENKETA

“Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:

  1. Lanean jarrai dezala indarkeria sexistaren biktimak diren emakumeei zuzendutako prebentzioan eta arretan, kontuan izanik biktimen artean dauden profil anitzak.
  2. Emakume oso anitzekiko hainbat indarkeria sexista motak ikustarazi ditzala eta horien existentziari buruz gizartea sentsibilizatu dezala, herritarrak kontzientziatze eta desnaturalizatze aldera.
  3. Eutsi diezaiola Jabetuz formakuntza-programari, hots, indarkeriaren biktima anitzak artatzen dituzten prebentzio-, arreta- eta babes-sistemetako langileei zuzendutako programari. Horrekin batera, sakondu dezala indarkeriari aurre egiten dioten emakumeen artean dauden profil anitzetan, erantzunak ahalik eta hoberen doitu daitezen beren interes eta premia espezifikoen arabera.
  4. Emakumeen aurkako indarkeriari buruz dauden txosten eta azterlanak osatu ditzala. Horretarako, emakume adinduenek pairatzen dituzten indarkeria sexisten ezagutzan sakondu dezala.
  5. Jarrai dezala pausuak ematen, emakume nagusiek euskal gizartearen garapenari eta eskubideen lorpenei egindako ekarpen historikoa eta gaur egungoa ezagutzeko eta aitortzeko.