Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

ERREPUBLIKANISMOA, AURRERABIDEA ETA JUSTIZIA SOZIALA

PSOE - Ezker Sozialistatik adierazi eta berretsi egin nahi dugu gure posizionamendu irmoa errepublikanismo zibikoaren alde, zeinak iritzizko barne-korronte honen nortasun-ezaugarria eratzen baitu  laikotasunarekin, askatasunarekin, berdintasunarekin, demokrazia parte-hartzailearekin, justizia sozialarekin eta ongizatearen eta zerbitzu publikoen Estatuaren defentsarekin batera. Izan ere, milaka militante sozialisten ibilbide bitala eratzen dute, berrogei urte baino gehiago daramatzatelarik bere lan politikoarekin PSOEren indartze eta ondare komunean laguntzen.

Horren karira, ez dugu eztabaidarik sortu nahi, gure uste sendoak argi eta garbi berretsi besterik ez dugu egin nahi osasun-krisi zeharo larria eragin duen pandemia batek sortua den egoera biziki konplexu honetan, ondorio suntsitzaileak sortu baititu milioika pertsonen ekonomia eta ongizate sozialean. Gure herrialdean, gizartearen gehiengo baten ahalegin eta sakrifizioarekin ari zaio egiten aurre, PSOE buruan den gobernu aurrerakoi batek gidatuta. Gobernuak asmatu egin du kudeatzen hamaika zailtasun sortu ditueneko egoera, desberdintasunaren aurka borrokatzeko eta Ongizate Estatua sendotzeko neurri sozial eta ekonomiko multzoa ezarrita.

Lan itzel horrek sozialista guztion batasunaren eta erantzunkidetasunaren beharra du, PSOEri babesa azalduz eta gobernu koalizioaren kohesioari bide eginez. Baina herriaren subiranotasunean oinarritutako gizarte demokratikoaren abagune, lasaitasun eta heldutasunetik heldu behar zaion eztabaida ezin da izan mota guztietako erreakzionarioentzat aitzaki, erakunde demokratarekiko desleialtasuna eta gizartearekiko jarrera ez-solidarioa erakutsiz erabil dezaten beste makila bat gehiago gisa, gobernu aurrerakoi eta ezkerreko baten gurpiletan jarririk duten beste traba askoren gisan, auzitan jarriz haren legitimitatea, bere kudeaketa deskalifikatuz eta krisitik irtenbide bidezko eta solidarioari eraginkortasunez heltzeko beharrezko diren lege eta neurriak aurrera ateratzeko behar diren adostasunak lardaskatuz.

Hori guztiori ez da eragozpen iritzi-korronte modura hemen eta orain berretsi dezagun errepublikanismoa dela gizarte demokratiko batentzako estatu-eredurik egokiena, eta hamaika arrazoi daude horretarako, gure sortzaileetakoa izan zen Luis Gómez Llorentek eratze-eztabaidan esan zituenak, kasu: "Ez dugu sinesten Boterearen jainkozko jatorrian, ez dugu ere partekatzen leinu-arrazoi hutsengatik hango edo hemengo herritar bati pribilegioak eskainiko dizkion karisma onartzerik”.
Guretzat, dinastia-printzipioak inor ez du, berez, gainerako herritarrenganako boterearen hartzekodun egiten”.

Horregatik, errepublikanismo zibikoaren pedagogia egin behar da gizarte demokratikoago baterantz urratsak emateko, bere eskubide eta betebehar politiko, zibil, sozial, kultural nola ingurumenezkoak betetzen zorrotza izango den herritartasun parte-hartzailea sustatuz, bizitza politikoa biziberritzeko eta modernizatzeko gai izango dena, eta baita gai publikoetan engaiatzea bultzatzeko ere prestakuntza, egiazko informazioa eta gardentasuna eskainiko duen eta prozesu eztabaidatzaileetan eta erabakiak hartzen parte hartzea bultzatuko duenaren bitartez.

Bere garaian Koroaren aldeko arrazoien defentsa pertsonalistetan sinetsi ez genuen modu berean, orain ere ez dugu horren kontra egingo. Baina aurreko estatuburu izan zenaren inguruko gertakariek ez digute uzten aldentzen errealitate gordinetik. Errugabetasun-presuntzioari begiramena gordez ere, ez dira nahikoak “azalpen gisako informazioak”, eta Gardentasun Legeak, eskaintzen eta eskatzen duen berdintasun, modernotasun eta gardentasunaren izenean, erakunde guztietara zabaldu behar luke eta, horrez gainera, berrikusi egin behar luke bortxaezintasun-printzipioak goi-mailako erakundeari bermeak eta egonkortasuna emateko duen helburua, baina ez luke utzi behar igaro-baimen bat izan dadin etikotik, antza, gutxi duten edota behar bezalako azalpenik eman ez zaien jokabideentzat. Justizia sozialaren eta aukera-berdintasunaren gure printzipio ideologikoen talaiatik, esan gabe doa edozein herritarri eskatu behar zaiola, inolako salbuespenik gabe, diru-kutxa publikoari zergak ordaintzea bere errenta eta aberastasun pertsonalaren arabera, are gehiago kasu honetan bezala beharrezko gardentasuna eta ezinbesteko eredugarritasuna elkarri loturik doazenean.