partekatu
• ZUZENKETAK
Kalitatezko enplegua sustatzeko konpromisoari buruzkoa
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak adierazten du kalitatezko enplegua sortzeak lehentasunezko ardatza izan behar duela eragile sozial, ekonomiko, politiko eta instituzional guztientzat, pandemiak eragindako krisitik modu justuan eta inor atzean utzi gabe irteten dela bermatzeko.
- Eusko Legebiltzarrak beharrezkotzat jotzen du Euskadiko ekonomia eta gizartea suspertzeko Berpiztu programak, Euskadi berreraikitzen eta berreskuratzen parte hartzen duten sektore guztien inplikazioa izatea, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 2020-2030 Enplegu Estrategia berria onar dezala, eragile sozioekonomikoekin eta enplegu duina, soldata duinak eta lan-eskubideak euskal erakunde guztien politika publikoak zeharkako ardatz gisa sustatuko dituen herri-ikuspegia sar dezala.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 2020-2030 Enplegu Estrategia berriak enplegua sortzeko faktore erabakigarritzat hartzea berrikuntza, Gizarte Elkarrizketako Mahaiaren barruko hitzarmena, berdintasuna, lan-eskubideen babesa eta erakundeen arteko lankidetza, lan-egonkortasunaren eta enpresa-lehiakortasunaren aldeko neurriak, soldata-arrakala murriztea, kontziliazio erantzukidea, telelana, ordutegi-malgutasuna, behin-behinekotasuna murriztea, nahi ez den partzialtasuna murriztea,, etengabeko formakuntza, laneko segurtasuna eta osasuna sustatzea, euskal enpresan eredu inklusibo parte-hartzailea sustatzea, eta NLEren urteurrena dela eta Oñatiko Adierazpenaren garapena eta aplikazio praktikoa sustatzea.