partekatu
• AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA
Etxebizitza babestuen funtzio soziala kontrolatzeari buruz
2018-2020 Etxebizitzako Plan Zuzendariaren bigarren ardatzak Sailak alor horretan garatu beharreko politikak definitzen ditu, eta honako helburu hau finkatzen du etxebizitzaren funtzio soziala ahalik eta gehien bermatze aldera: etxebizitza babestuen parkea eraginkortasunez kudeatzea.
Horrekin lotuta, Eusko Jaurlaritzaren jabetzako edo hark kudeatutako edo sustapenerako laguntza publikorik jaso izateagatik kalifikazio motaren bat duten etxebizitzen erabilera egokia eta beren sozietate publikoak ziurtatu beharko lirateke. Horrela, etxebizitza babestuak benetan behar dituzten pertsonek jasotzeko eta bete behar duten funtzioarekin bat egiten duen erabilera izan dezaten.
Horregatik, eta legebiltzar-talde honen kontrol-lana egiteko, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO honako galdera hau egiten zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari:
Zer ekintza egiten ari da zure Saila funtzio soziala hausten duten etxebizitza babestuen erabilerak saihesteko?