partekatu
• ZUZENKETAK
Hizkuntzaren ekonomia berrian Jaurlaritzak dituen asmoen inguruan
OSOKO ZUZENKETA
1. Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala euskara Hizkuntza-teknologietan integratzeko estrategiak, egitasmoak eta proiektuak garatzen eta bultzatzen.
2. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio, bultzatu ditzala Europan erreferenteak diren hizkuntzen teknologiarako goi mailako euskal ikerketa zentroen arteko elkarlana eta lankidetza proiektuak.
3. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio aztertu ditzala estatu mallan hizkuntzen ekonomiaren eta hizkuntzen teknologiaren alorrean garatuko diren programa eta laguntza-bideak, eta ahal den heinean baliatu, ditzala bide horiek Euskadiren eta euskararen mesedetan izango diren pro ltzatzeko.