Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Eusko Legebiltzarrean Ukrainako gerraren ondorioei buruzko osoko bilkura monografikoan onartuko ebazpenen ondoren merkataritzari laguntzeko eratuko diren neurriei buruz

Norentzat: TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA

Ukrainako gerrak sortu duen egoerari buruz duela gutxi egindako osoko bilkura monografikoan hainbat erreskate-plan adostu ziren, pertsonei, eteei, lehen sektoreari edo turismo sektoreari zuzenduak, krisi honengatik gehien jasaten ari diren pertsona eta kolektiboei laguntzeko.

Esan beharra dago egoera horri gure merkataritzak pandemiaren urteotan sufritu izan duenari gehitzen zaiola. Merkataritza eta horren azpisektore jakin batzuk, ekipamendu pertsonalekoak kasu, izan dira kaltetuenetakoak. Orain, gainera, gerra baten testuingurua eta logistika-kateetako tentsioa (lehengaien hornidurari ari zaio eragiten) gehitu behar zaizkio aipatu egoerari.

Horrek, erregaien prezioen igoerarekin batera, inflazioaren gorakadaren bolada bat ekarri du, eta, iragankorra izango dela espero badugu ere, ari da dagoeneko prezioetan islatzen eta, jakina, eskarian eta kontsumoan eragiten.

“Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” Legebiltzar Taldeak ikusi du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ezohiko laguntzetarako plan bat eratu izan duela urte hauetan, Sailak aurreikusitako ohiko laguntzei gehitu direnak.

Hori dela eta, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” Taldeak hurrengo OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau zuzentzen dio Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari:

  • Merkataritzari laguntzeko zer neurri ari da hartzen Eusko Jaurlaritza Ukrainari buruzko osoko bilkura monografikoan onartutako ebazpenen ondoren?