partekatu
• ZUZENKETAK
Gobernuaren plangintzari buruz merkataritza, turismo eta ostalaritza sektoreek bizi duten egoera larriaren aurrean [12\11\03\00\00008]
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 2021eko Aurrekontuetan ahal den neurrian eutsi, egokitu eta diruz handitu ditzala turismo, ostalaritza eta merkataritza sektoreetarako COVID-19aren osasun krisiaren inpaktu ekonomikoari aurre egiteko hasierako fasean eta erresistentzia-fasean abian jarritako laguntza-lerroak, hala nola:
- Euskal merkataritza eta turismo sektorerako COVID-19 laguntza-programak
- COVID-19aren aurrean merkataritza establezimenduak modernizatzen laguntzeko programa
- COVID-19aren aurrean HIRIGUNE hiriko merkataritzaren kooperazio, dinamizazio eta lehiakortasunerako eremuko estrategiak bultzatzera zuzendutako laguntza-programak
- COVID-19aren aurrean Merkataritzako Bulego Teknikoetara zuzendutako laguntza-programak.
- Turismo-produktuak, turismoko lurralde-produktuak edo turismo-enpresen ekintzailetzarako eta horien lehiakortasuna hobetzeko merkaturatze eta sustapenerako programak.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio abian jar ditzala sektore horietan pandemiaren eragina gutxitzeko programa berri batzuk.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aztertu eta ebaluatu ditzala kontsumoa sustatzeko programen emaitzak, horiekin jarraipena edo behar diren aldaketak txertatzea erabakitzeko.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala koordinatzen eta ebaluatzen, gainerako erakundeekin batera (Estatua, aldundiak eta udalak), turismo, ostalaritza eta merkataritza sektoreen iraunkortasunean eta berreskurapenean laguntzeko abian jarritako programak.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio azter dezala, gainerako erakundeekin batera (Estatua, aldundiak eta udalak) beste neurri batzuk ezartzea turismo, ostalaritza eta merkataritza sektoreei laguntzeko, ezagunak diren praktika onen ildotikoak.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala lankidetzan turismo, ostalaritza eta merkataritza sektoreetako elkarte profesionalen ordezkariekin, lankidetza-ildoei eusteko eta areagotzeko.
- Eusko Legebiltzarrak aitorpena egiten dio eta oso era positiboan baloratzen du turismo, ostalaritza eta merkataritza sektoreek egindako lana eta ahalegina, ez bakarrik euren jarduera profesionalari eusteko, baita euren langileenak ere, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio susta ditzala turismo, ostalaritza eta merkataritza sektoreek COVID-19aren ondorioei aurre egiten erakutsitako konpromisoari aitortza egiten dien eta tokiko kontsumoa sustatzen dituen kanpainak.