partekatu
• ZUZENKETAK
Erakunde eskudunek Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzailean duten ordezkaritzari buruz
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzaileari eta Nekazaritza Ministerioari eskatzen die azter dezatela Deituraren eta bere Kontseilu Arautzailearen funtzionamendua arautzen duten Estatutuak eta Erregelamendua aldatzea, Kontseiluaren Osoko Bilkuran eta Lan Batzordeetan autonomia-erkidegoetako ordezkariek hitza eta botoa izan ditzaten, eta, gainera, bi organoetan duten parte-hartzea Arabako Foru Aldundira zabal dezaten, Foru Administrazioaren eskumenekoak diren gaietan.